abe 09 Bergara
Euskaraz izango gara lelopean antolatu zuen lehiaketa Danobatgroup Kooperatiba Taldeak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Lehiaketa Kooperatiba Taldeak lantegiak dituen herrietako herritarrei eta gizarte osoari orokorrean zuzendu da, eta Amaia Arrieta Vallejo elgoibartarrak irabazi du saria: Belaustegi Baserriko datatze-menua jaso du bi pertsonentzat.