Euskara "bizirik eta indartsu" mantentzeko, egitarau "berezia"

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko azaroaren 29a

Aurpegi-margotzea, 'Kneecap' filmaren emanaldia eta 'Feminismoa eta euskara' hitzaldia antolatu ditu Udalak.

Martitzenean ospatuko da Euskararen Eguna, eta egitarau "berezia" prestatu du Udalak, haren hitzetan, "euskara, gure hizkuntza eta ondarea, bizirik eta indartsu mantentzeko guztion ahalegina" behar delako.

Domekan, esaterako, aurpegiak margotzeaz gain, pankartak egingo dituzte Zurrategin, 12:30ean hasita; 18:00etan, berriz, Kneecap filmaren emanaldia izango da Torresoroan. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, musika izango da Herriko Plazan, eta lelo lehiaketako irabazlearen berri emango dute.

Hitzaldia eguaztenean

Abenduaren 4an, Feminismoa eta euskara hitzaldia izango da Olaranen, 18:30ean. Hain zuzen, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia eta Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria izango dira hizlariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak