Jai eta aldarrikapen giroan egingo du Euskararen Eguneko kalejira Aranzadi ikastolak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko abe. 3a, 09:32

Ikastolaren egunean egin zuten kalejira. (Argazkia: Aranzadi ikastola).

Gaur da Euskararen Nazioarteko Eguna eta Aranzadi ikastolak herrian zehar egingo duen kalejirarekin ospatuko du eguna.

Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora bitarteko ikasleek hartuko dute parte 10:45ean hasiko den kalejiran. Aurreratu dutenez, jai eta aldarrikapen giroan egitea da asmoa, eta familiak nahiz herriko eragileak ere gonbidatu dituzte parte hartzera.

Hala, Seminarixoko patiotik aterako dira, eta Herrilagunak, Irala, Barrenkale, San Martin plaza, Bidekurutzeta, Ramon Maria Lili eta Ibargarai kaleak zeharkatuko dituzte berriro ere Seminarixora itzultzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak