e// marka Eusko Jaurlaritzak beste hainbat erakunde eta batzorderekin batera abiatutako egitasmoa da, Euskal Herriko establezimenduetan euskara erabiltzeko aukera bermatzea erronka duena. Guztira bederatzi establezimenduk egin dute bat egitasmoarekin: Ixkur ile-apaindegia, Kiribil ile-apaindegia, Khalma ile-apaindegia, Altuna harategia, Azkoaga estankoa, Aloña fruta-denda, Pagalday harategia, Coviran eta Urrestilla taberna.
Euskaraz egiteko aukera
Establezimendu horietan bermatzen da nahi duten herritarrak euskaraz egin ahal izango dutela, bertan lan egiten duten guztiek euskaraz ulertzen dutelako. Gainera, establezimendu horietan gaztelera hutsezko errotulu, ohar edo idatzirik ez da jarriko, euskararen presentzia bermatuz eta lehentasuna emanez. "Axtroki Merkatari Elkarteko establezimenduok Eskoriatzako Udalarekin lankidetzan jardungo dugu egitasmo honen inplantazioan".
Euskararen egunean, abenduaren 3an, gainera, establezimendu horietan e// markako poltsak banatuko dituzte.