Txokolate-jana, disko-festa eta herri argazkia prestatu dituzte Elgetan Euskararen Egunerako

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko abe. 2a, 15:00

Maala guraso elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako ekintzak dira. 16:15ean hasiko dira eta plazan izango dira. Eguraldi txarrarekin frontoira lekualdatuko dituztela jakinarazi dute.

Badator Euskararen Nazioarteko Eguna. Martitzenean, abenduak 3 aldarrikatuko da. Elgetari dagokionean txokolate-jana, disko-festa eta herri argazkia iragarri dituzte Udalak eta Maala guraso elkarteak elkarlanean.

Ekintzak 16:15ean hasiko dira. Guraso elkarteko kideek txokolate beroa banatuko dute. Jarraian, disko-festa izango da 18:00ak bitartean. Nahikoa dantza egin ostean herri argazkia aterako dute elgetarrek 18:00etan. Parte hartzeko dei egin dute antolatzaileek.

Ekintzak plazan izango dira, baina jakinarazi dute eguraldi txarra bada frontoira lekualdatuko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak