Orain dela 24 urtetik hona ari da kooperatiba talde hau bere egunerokotasuna euskaraz izateko lanean. Danobatgroupek harreman sare zabala du eta lanerako hizkuntza asko erabili eta kudeatzen ditu, baina Euskal Herriko lantegietako langileekin, hornitzaileekin, bezeroekin, ikastetxeekin eta administrazioekin euskara erabiltzeko erabakia hartua du. Horren adierazgarri dira taldeko kooperatiba guztietan euskararen erabilera bultzatzeko dituen planak, lortutako Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak eta 2025-2028ko plan estrategikoan jasotako erronkak.
Euskaraz izango gara da Danobatgroupek etorkizunerako aurreikusten duen agertokia, eta agertoki hori errealitate bihurtzeko lanean ari da, bai eguneroko lanean, ikerketa eta garapenean zein teknologia berrietan, besteak beste.