Dantza eta kantua izan da nagusi Euskararen Egunaren baitan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko azaroaren 30a

13:00etan ekin diote Eskoriatzako Hankamotx bertso eskolako haurrek eguneko programazioari. Bertsoak bota dituzte, eta, ondoren, Tio Teronen Semeak taldeak eskainitako Haurreskolari ikuskizuna izan da Fernando Eskoriatza plazako karpan. 15:00etan hasita, berriz, kantu bazkaria izan dute, eta bazkalostea Leire eta Dorleta eskoriatzarrek girotu dute.

Musikarekin jarraituko du egunak; izan ere, 20:00etan, Hamarratz oñatiarrekin erromeria izango da, eta 22:00etan, berriz, Gasteizko Pineapple Sweets DJek girotuko dute Inkernu taberna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak