Logoa

G3 gitarra jaialdia izango da asteburuan Musakolako kiroldegian

 Arrasate Hasiera baten Bergarako Jam aretorako aurreikusita zegoen arren, azkenean G3 2004 Tour gitarra jaialdia Musakolako kiroldegian izango da. Emanaldia uztailaren 2an izango da, egubakoitza, 21:00etan. Sarrera txartelak, 40 eurotan, salgai daude aldez aurretik Bergarako Jam aretoan eta Arrasateko Lazkano musika dendan, besteak beste.

Udaletxeko langileen soldaten igoera onartuta

 Arrasate Arrasateko Udaletxeko langileek %3,2ko igoera izango dute lansarian, gaurko osoko bilkurak Eudelek eta Comisiones Obreras sindikatoek adostutako hitzarmena onartu ondoren. Arrasateko Udaletxeko langileek ez dute ondo ikusi erabaki hori, euren ustetan akordio hori ez delako hartu langileen ordezkaritza zabalarekin. Hori dela-eta, mobilizazioekin jarraituko dute.

Garibairen arima galdua

 Arrasate Orain badakit zer gertatu zitzaion Garibairen arimari, eta zer arazo izan zituen kronikagile mondragoetarrak Inkisizioarekin. Anjel Lertxundiren azken liburuan irakurri dut, nobelatuta.

Aurten ere oso jende gutxi ibili da Arrasateko San Juan jaietan

 Arrasate Eguaztenean hasi eta atzo amaitu ziren Arrasateko jaiak. Ohitura bihurtzen ari den moduan jende gutxi ibili zen kaleetan. Hala ere, izan da ondo pasatzeko aukerarik.

Irati elkarteko sukaldean sutea izan da

 Arrasate Goizeko 08:45ean izan da sutea Irati elkartean. Garbitzaileak igarri du sukaldea sutan zela. Laguntza eskatzera joan da Udalera, Udaltzaingora. Arrasaten jaiak ere badira eta entzerrurako zegoen dena prest ordu horretan. Atzera-aurrerako antxitxikaldiak ez dira makalak izan. Kalte pertsonalik ez da izan.contributors:

Alejandro Martinek eta Brigida Monjek jaso dituzte opariak Ignacio Lakunza alkatearen eskutik

 Arrasate San Juan egunean ekitaldi ugari izan dira. Monterronen Arrasate Musikaleko bandak kontzertua eskaini du. Abaroa elkartean, ostera, omenaldia egin diete 80 urtetik gorako arrasatearrei. Alejandro Martinek eta Brigida Monjek jaso dituzte udalbatzarraren opari nagusiak. Ekitaldi ofiziala izan da eta Arrasateko udalbatzarreko kide gehienek parte hartu dute.

Goizeko lehenengo ordutik, giro ezinhobea kalean

 Arrasate Goizeko lehenengo ordutik giro polita izan da San Juan egunean. Gaitariek diana jotzearekin batera zezenek eman diote hasiera egunari. Goizeko ikuskizun arrakastatsuena, baina, Arrasateko Musika Bandak eta kilikien eta erraldoien konpartsak eskaini duten kontzertua izan da. Monterron parkea goraino bete da.

Herritarren protestak, Salbean

 Arrasate Aurtengo San Juanak protestekin hasi dira. Salvean, Udaleko zinegotziek San Juanen irudia eraman zuten udaletxetik parrokiaraino, eta bidean hainbat herritarren protestak entzun behar izan zituzten.

San Juanetako egitarau alternatiboa

 Arrasate Herriko hainbat elkartek eta taldek Udalaren jai egitarautik at, beste egitarau bat antolatu dute. "Herrixa jaixen garra!" lelopean, herriko hainbat talderen ordezkari Monterronen batu ziren eta txosna guneko egitaraua aurkeztu zuten.

Bertso jaialdi arrakastatsua

 Arrasate AEDko Bertso Eskolak Udalaren laguntzarekin antolatuta, bertso jaialdi ederraz gozatzeko aukera egon zen zapatu gauean Amaia Udal Antzokian.

Danborrak astindu zituzten 175 bat gaztetxok Arrasaten

 Arrasate Aste bukaera honetan eman diete hasiera San Juan jaiei Arrasaten. Ekitaldi deigarrienetako bat haurren danborrada izan da; zapatu arratsaldean ospatu zuten, SUDC elkarteak antolatuta. 175 bat neska-mutikok hartu zuten parte.

Fuel olioa Deba erreka zikintzen ari da

 Arrasate Zerrajerako lurzorutik fuel gehiago irten da azken egunotan, eta datorren astelehen goizean, fuel olioak nondik egiten duen ihes jakiten ahaleginduko dira. Horretarako Ihobe elkarteak, eskabadora bat ekarri du herrira. Oraingo honetan, fuel olio ugari ari da irtetzen. Uste dute torlojuak egiteko zegoen lantegitik egiten duela ihes.

Forumeko Munduko Gazte Topaketarako bidaia ordainduko du Udalak

 Arrasate Munduko Gazteen Topaketa izango da Bartzelonako Forumean, abuztuan, eta Udal Gaztedia Sailak hara joan gura duten arrasatearren joan-etorri kostua bere gain hartuko du. Hain zuzen, 50 euroko dirulaguntzak emango ditu.

Bihartik aurrera zabalik Musakolako kanpoko igerilekuak

 Arrasate Bihar, zapatua, udako denboraldiari hasiera emango diote Musakolako igerilekuan. Barrukoak itxi, eta kanpoko igerilekuak zabalduko dizuzte. Pena biharko eguraldi kaskarra iragarri dutela, jendea herriko igerileku publikoetan igeri egiteko irrikaz baitago.

Saharako haurrak jasotzeko familiak behar dituzte

 Arrasate Uztaila eta abuztuan Saharako haurrak hemengo etxeetan hartzeko gertu dauden familien bila dabil Nubi elkartea.

Gaur iluntzean itxita izango da Musakolako kiroldegia

 Arrasate Arrasateko Udaleko langileak hiru orduko lanuzteak egiten hasi dira gaur. Martitzenero egingo dituzte 10:00etatik 13:00etara, baina Musakolako Kiroldegiaren kasuan desberdina izango da. Gaur, goizean goiz egin dute lehengo lanuztea, eta iluntzean bigarrena egingo dute; 20:30etatik 22:00etara. Tarte horretan, beraz, itxita izango da.

Uda Ikastaroak Udal Euskaltegian

 Arrasate Aurten ere Arrasateko Udal Euskaltegian udako kanpainarekin hasita gaude; aurreko urteetako "martxari" jarraituz, EGA titulua lortu ahal izateko ikastaroa emango dugu uztailean eta irailean.

Lagun ugarik ikusi du Eskuak Elkarri antzezlana

 Arrasate Pozik daude Eskuak Elkarri antzezlan musikatuaren arduradunak, 1.315 lagunek ikusi dute lan hori asteburuan. Egunik jendetsuena atzokoa izan zen, domeka eta bertan 490 lagun izan ziren.

Iritsi da Eskuak Elkarri obra jendeari erakusteko eguna

 Arrasate Josemari Velez de Mendizabal, obraren egilea, baikor da eta hiru emanaldiak ondo aterako direla uste du. "Atzoko entsegua behintzat bikain atera zen" esan dio gaur irratiari. Sarreren salmenta ere ondo doa, dagoeneko sarreren erdia salduta dago. Gaurtik domekara bitartean taularatuko dute Eskuak Elkarri antzezlana.

Katia Longhin italiarra izan zen atzo Arrasaten azkarrena

 Arrasate Esprintean erabaki zen atzo Emakumeen Birako lehenengo etapa, eta SC Michelo taldeko Katia Longhin italiarra izan zen Garibai etorbidean azkarrena. Bigarrena Chantal Beltam holandarra izan zen, eta hirugarren postuan Farm Frites taldeko Adrie Visser helmugaratu zen.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Mota guztietako harriak
Garbiketa orokorrak
Gorputzeko tratamenduak
Koltxoiak