Testuliburuak erosteko laguntzak eskatzeko epea zabalik

 Aramaio Astelehenean zabaldu zuten dirulaguntzak eskatzeko epea. Urriaren 14ra arte dago eskariak egiteko astia. Gasteizen, Laudion eta Guardian (Biasteri) egin daitezke eskaerak, astelehenetik barikura, 08:15etik 14:30era arte.

Domekan: Andra Mari Ibabe kofradiaren eguna

 Aramaio Eguerdian hasiko dira kofradiaren eguna ospatzen. Eta batzar nagusia eta bazkaria ere egingo dituzte, besteak beste. Dagoeneko 75 lagunek eman dute izena bazkarirako.

Gazte-lokalak zabalik, baina egoera ez dute guztiz konpondu

 Aramaio Pare bat astean itxita izan eta gero, uztailean bertan zabaldu zituen Udalak gazte-lokalak. Oraindik lokalekin lotutako gai asko dituzte argitzeko Udalak eta gazteek; esaterako, lokalen garbitasuna edo lokalen arduradunak zehaztea. Bide horretan, batzarrak egiten dihardute.

Zenbait fruitu-arbola gaixo, su-gorrinaren eraginez

 Aramaio Azkoaga inguruan atzeman dituzte gaixorik dauden zuhaitzak. Ekainean konturatu ziren egoerarekin, eta analisiak egin ostean, lau zuhaitzi detektatu diote gaixotasuna; baina Udalak jakin badaki gehiago badaudela. Gaia aztertzeko bi batzar egingo dituzte datorren astelehen eta martitzenean.

Udaleko kontuhartzaile lanposturako deialdia

 Aramaio Aramaioko Udalak, kontuhartzaile lanpostua aldi baterako, hain zuzen ere, 2005eko irailetik 2006ko ekainerarte (10 hilabetez) betetzeko, hurrengo baldintzak dituen pertsona baten beharra du:

Abuztuan, auzoz auzo, jairik jai ibiltzeko aukera

 Aramaio Abuztuan hemen inguruan gelditzen direnendako, herriko hiru auzok jaietan ibiltzeko aukera ematen dute: abuztu hasieran, Uribarrin San Esteban jaiak ospatuko dituzte eta Barajuenen eta Olaetan, berriz, Andramari jaietan murgilduko, abuztuaren erdialdean.

Txirritolak antolatutako Postal Lehiaketa

 Aramaio Txirritola Euskara Elkarteak Postal Lehiaketa antolatu du, bigarren aldiz. Antolatzaileek lehiaketa horrekin gura dutena da jendea euskaraz idaztera bultzatzea.

Santi Kurutz Abadearen plaza eraldatu egingo da etorkizunean

 Aramaio Herrirako aurreikusitako urbanizazio egitasmoen ondorioz, besteak beste, Santi Kurutz Abadearen plazaren eskuma aldean dagoen etxea bota egingo dute. Haren lekuan, Iturrosteko etxebizitzetarako bidea egitea da asmoa.

Oporretako istripuengatik odol beharrean dira

 Aramaio Arabako Odol Bankukoek dei egiten diete herritarrei, odola emateko. Besteak beste, istripu gehiago izaten da sasoi horretan eta odol beharra handia da. Abuztuaren 3an Aramaion izango dira odol-ateratzeak egiten.

Abuztuan, herriko hiru auzotako jaiak dira

 Aramaio Abuztu hasieran, Uribarrin San Esteban jaiak ospatuko dituzte eta Barajuenen eta Olaetan, berriz, Andramari jaietan murgilduko dira, abuztuaren erdialdean.

Aramaioko rallysprinta, zapatuan

 Aramaio Laugarren urtez antolatuko du Aramaioko Azpikoracing taldeak rallysprinta. Aurten, gainera, joan den urtean baino lasterkari gehiago izango dira, eta hainbat kategoriatan izango den lehia estuak ikusgarritasunaren alde egingo du. Astean zehar izan gara antolatzaileekin; dagoeneko hasi dira motorrak berotzen.

Hiru egunetako parranda Arexolan eta Arriolan

 Aramaio Santa Marina jaiak ospatuko dituzte Arexola eta Arriolakoek. Uztailak 15, barikutik uztailaren 17a domekara arteko ekitaldiak antolatu dituzte gazteek. Esaterako, urteroko txirrindulari lasterketaz gainera, plater tiroa eta kanpai-jotze erakusketa egingo dute.

Otxandion Santamaña jaiak, bederatzi egunez

 Aramaio Bederatzi egunetako jaiak antolatu dituzte Otxandion, gaur, uztailaren 15ean hasi eta uztailaren 24ra arte. Aramaioar askok dute hango jaietan parte hartzeko ohitura eta ekintza ugari antolatu dituzte.

Tamaina handiko zaborren bilketa egingo du Udalak

 Aramaio Belarra biltzeko erabiltzen den plastiko beltza oso kutsagarria da. Ondorioz, hau jasotzeko zerbitzu berezia jarri du Aramaioko Udalak.

Garajeak egingo dituzte Pedro Inazio Barrutia kalean

 Aramaio Pedro Ignacio Barrutia kalean babes ofizialeko 44 etxebizitza eraikiko dira laster. Eraikuntza hau aprobetxatuz, etxebizitzen sotoan garaje pribatuak (marradunak) egiteko aukera dago.

70 kilo amuarrain ekarriko dituzte

 Aramaio San Martin jaien barruan, urtero egin ohi dute Arrantza Lehiaketa jaien osteko zapatuan, eta aurten ere hala egingo dute. Oilogor Ehiza eta Arrantza Elkarteak guztia gertu dauka. Jakinarazi digutenez, gaur, uztailak 8, askatu behar zituzten amuarrainak.

Afariarekin eta mojito festarekin agurtuko dituzte gaur San Martinak

 Aramaio Giro alaia egon den arren antolatzaileek diote jende kopuruak behera egin duela aurten. Urtetik urtera egitaraua hobetzen joateko herritarren iradokizunak jaso nahi ditu Gazte Asanbladak.

Astelehenetik eguenera arte, bada zer ikasi Aramaion

 Aramaio Datorren astelehenean, hilak 4, Aramaioko IV. Uda Ikastaroa hasiko da. Irekiera ekitaldia egingo dute lehenengo. Horren ostean, hitzaldiak hasiko dira, 16:00etatik 20:00ak arte.

Aramaioko Jaiak 2005, egitaraua

 Aramaio Gain-gainean dira Aramaioko San Martin jaiak. Uztailaren 2tik 9ra bitartean ospatuko dira.

Ondasun higiezinen gaineko zergak ordaintzeko epea zabalik

 Aramaio Laster Ondasun Higiezinen gaineko zergak (kontribuzioak) ordaintzeko, borondatezko epea zabalduko da.

Gida komertziala

Iturrioste Garajea

Iturrioste Garajea Santakurtz plaza 14
01160 Aramaio
Tel.: 945445128

Gida komertzialeko produktuak

Animalientzako produktuak - Pentsuak
Orturako produktuak - haziak