'Aramaioko egoera eta aukera energetikoak' hitzaldia, bihar, kultur etxeko areto nagusian

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko api. 22a, 10:10

Kultur etxeko areto nagusian egindako beste bilera bat. (Artxiboko irudia).

Bihar, hilak 23, Aramaioko egoera eta aukera energetikoei buruzko hitzaldia izango da, 18:30ean, kultur etxeko areto nagusian. Hitzaldia Aritz Ameztegik gidatuko du, Debagoiena 2030eko teknikariak.

Saioaren helburuetako bat da Aukera energetikoak izeneko proiektuan egindako azterlanaren emaitzak jakinaraztea. Udaletik adierazi dutenez, azterketa horretan, Aramaiok autokontsumorako energia berriztagarria sortzeko duen gaitasuna neurtu da, udalerriko eraikinen egoera eta ezaugarriak kontuan izanda.

Bestetik, Udalak martitzeneko bilera aprobetxatu nahi du energiaren inguruko hausnarketa egiteko. Horrekin batera, herri mailan jarri nahi den energia talde eragilea sortzeko abiapuntu gisa planteatu du hitzaldia Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak