Eskaera egin beharko dute Goiena aldizkaria etxean jaso nahi duten aramaioarrek

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko api. 23a, 09:44

Goiena aldizkaria jasotzea doan izango da aurrerantzean ere, baina ezinbestekoa izango da eskaera egitea. Datuak emateko hilabeteko epea dago. Goienakide direnek, Puntua aldizkaria jasotzen dutenek, ez dute eskaera egin beharko.

Debagoieneko herrietan ez bezala, Aramaion postontzi guztietan banatu izan da Goiena aldizkaria. Hala, aldizkariaren banaketa-zerbitzua hobetzeko helburuarekin, gainerako herrietako sistema bera ezarriko da Aramaion ere. Goiena aldizkaria etxean jasotzea doan izango da aurrerantzean ere, baina ezinbestekoa izango da eskaera egitea. Eskaera egiteko moduak ondorengoak dira:

  • Whatsapp edo Telegram bidez: 688 69 00 07
  • Posta elektronikoa: harpidetza@goiena.eus
  • Telefonoa: 943 25 05 05
  • Udaletxean dauden eskaera-orriak beteta. Bete eta han jasoko ditu GOIENAk.
  • Eskaera-orria online betez.

Goienakideek, Puntua aldizkaria etxean jasotzen dutenek, ez dute eskaerarik egin behar. Horiek orain arte bezala, egubakoitzero Goiena eta Puntua aldizkariak jasoko dituzte euren postontzietan.

Eskaerak egiteko epea

Datuak emateko hilabeteko epea dago. Ordura arte, orain arte moduan egingo da banaketa, baina, osteak, eskaera egin dutenek jasoko dute soilik Goiena aldizkaria. Bestetik, Goiena aldizkariarekin batera Puntua aldizkaria jasotzea nahi izanez gero, eskaera-orrian bertan adierazi behar da.

Egin eskaera eta jarraitu Aramaioko eta Debagoieneko albiste guztien berri izaten, euskarazko eta tokiko zure komunikabidearen eskutik!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak