Aramaioko udal gobernua herritarrekin bilera irekiak egiten ari da azken hilabeteetan, eta bihar, hilak 17, mugikortasunaren bueltan herritarrek dituzten beharrak eta proposamenak jasoko dituzte 18:00etan, osoko bilkuren aretoan. Helburua da herritarrak parte hartu eta prozesuaren parte izatea.
Mugikortasunaren bueltan egingo duten lehen bilera da, eta udal gobernuaren esanetan hortik aurrera hasiko dira ibilbidea lantzen egoeraren hausnarketa eginez, teknikoekin kontrastatuz, beharrak lehenetsiz, proiektuak nahiz irtenbideak bilatuz eta azkenik, dagozkien estamentuekin harremanetan jarriz.