EH Bildu izan da garaile berriro ere Aramaion, 415 boto eskuratuta –2020ko hauteskundeetan baino 26 boto gutxiagorekin–, eta bigarren indar bezala gelditu da EAJ, 198rekin. Jeltzaleek gainera, galdu egin dituzte botoak (66, hain zuzen) eta bi alderdien arteko aldea handitu egin da. Elkarrekin Podemosek behera egin du 23 boto eskuratuta eta Sumarrek eta PSE-EEk gora 17 eta 16 botorekin, hurrenez hurren. Voxek 5 boto eskuratu ditu, PPk eta PACMAk bina boto eta EB-AZk, PUM+Jk eta O.E.k boto bana.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.