Lanak Aramaio eta Legutio lotzen dituen errepide ondoan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko api. 18a, 14:26

Lanak Kruzetatik Gatzagarantz doan GR-12 ibilbidearen zatian. (Argazkia: Jokin Salido).

Arabako Foru Aldundiak adierazi du Legutioko saihesbideko obrek sortutako material-naturala uzten ari direla lur eremu hartan.

Kruzetatik Gatzagarantz doan GR-12 deritzon Ibilbide luzea-ren lehen zatian lanak egiten ari da Arabako Foru Aldundia, eta, horren harira, Aldundiak adierazi du gune hura Legutioko saihesbidearen obretako "soberakinen biltegia" deiturikoa dela. Biltegia Aramaio eta Legutio lotzen dituen A-2620 errepidearen ondoan dago.

Aldunditik azaldu dute "gutxieneko tamaina duten errepideetako obra guztiek soberakinen biltegia" deritzona barne hartzen dutela –dagokion ingurume-baimena duena– eta irizpide teknikoen arabera erabiltzen dela. "Kasu honetan, A-2620 errepidearen ondoan dago, Arabako Foru Aldundiaren jabetzako lursail batean", diote Legutioko saihesbideko obrei lotutako "soberakinen biltegi" horri lotuta.

Gehitu dutenez, Legutioko saihesbideko obren lur-mugimenduak sortzen dituen material naturala uzten da lur haietan; besteak beste, lurrak eta harriak. "Beraz, ez da obra bat, Legutioko saihesbide berriaren erai kuntzarekin lotutako lanak dira", diote AFAtik.

Horrekin batera, gehitu dute behin operazioa amaituta "soberakinen biltegia" deritzon hori ingurumen aldetik lehengoratuko dutela landare-lurrarekin nahiz landare- eta zuhaitz-espazioen landaketarekin.

Lan horien amaiera dataz galdetuta, jakinarazi dute "lur mugimenduak amaitu arte" iraungo dutela: "Hasiera batean, 2024. urte amaierara arte".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak