Energia trantsizioaren norabidea adosteko Debagoiena mailan zabaldutako prozesu deliberatiboa da Argitzen. Hainbat dira osatzekoa den Herritarren Batzarrean parte hartzeko gonbidapena jaso duten oñatiarrak, eta aurkezpen batzarra egingo dute.
San Martin Agirre bezperarako honako egitaraua antolatu du Bergarako Udalak: 22:30 Nagusien danborradaren irteera, udal biltegitik: Masterreka, Bideberri, Ibargarai, Ramon Maria Lili, Bidekurutzeta eta San Martin plaza. 00:15 Laket taldearekin erromeria, San Martin plazan. Txosnaguneko egitaraua: 19:00 Chill-out tropikala: DJ Limbo, koktelak eta ahate jokoa. 00:30 Balukoi txapelketa. 02:00 Nas Martinen berpizkundea. 02:30 DJ Xauxau 2.0.
Sanmigeletan egingo den Beinke Loramendi dantzaren entsegua egingo dute.
Irailaren 28an egingo den nagusien danborradarako entsegua gaur.
Udal euskaltegiko matrikula epea irailaren 1etik 19ra egongo da zabalik. Eltziako eraikinean eskainiko da 2025-2026 ikasturtea. Bulego ordutegia: Goizez: 9:00-13:00; arratsaldez: 16:00-18:30. Eskaintza: • Euskalduntze ikastaroak: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetakoak. • Ikastaro bereziak: zaintza, ostalaritza, merkataritza …• Oñatiko euskara
Partaidetzazko aurrekontuak jarri ditu berrizk martxan Udalak. 600.000 euro bideratuko ditu herritarren proposamenak gauzatzera. Irailaren 8tik 28ra egin behar dira proposamenak esku orriko galdetegia bete eta postontzietara botata. Udal webgunean sartuta ere egin daitezke.
Algorithmics programazio-akademiak 6 eta 17 urte bitarteko gazteak eta haien familiak gonbidatu ditu ate ireki berezietan parte hartzera, 2025-26 ikasturteko eskaintza eta metodologia bertatik bertara ezagutzeko. Ekitaldia irailaren 2an eta 9an izango da GARAIA Parke Teknologikoan, eta bi egunetan programazioari eta teknologia berriei lotutako doako tailerrak eskainiko dira. Izena emateko klikatu hemen. Jardunaldiaren helburua gazteei programazioaren oinarriak hurbiltzea da, modu ludiko eta didaktikoan, eta familien zalantzak argitzea ikasturte berrian izena eman aurretik. Tailerretan parte hartzeko ez da aldez aurretik konpromisorik hartu behar. Jarduera-programazioa: 10:00-11:00 – Python (12-17 urte): programazio-lengoaia erabilienaren hastapenak. 11:00-12:00 – Visual Programming (8-12 urte): ikusizko tresnak erabilita, logika konputazionala lantzen. 12:00-13:00 – Roblox (9-12 urte): parte-hartzaileek beren jokoa diseinatu eta sortuko dute Robloxen. 13:00-14:00 – Caballero del Código (6-7 urte): programazioaren oinarrizko kontzeptuak haurrentzat egokituta. 16:00-17:00 – Inteligencia Artificial (12-15 urte): adimen artifizialaren erabilera arduratsua eta pentsamendu kritikoa.
Irakurketa talde ezberdinetan izena eman daiteke: Tertulixan euskaraz (Itziar Ugarteren gidaritzapean), Tertulixan gaztelaniaz (Monica Leivaren gidaritzapean), Komikiak euskaraz (Igor Leturiaren gidaritzapean), Komikiak gaztelaniaz (Kike Infameren gidaritzapean) eta Haurren irakurketa kluba (Peru Magdalenaren gidaritzapean). IIdazketa lantegiak seigarren ikasturtea hasiko du. Liburutegiko talde horietan izena eman daiteke liburutegian bertan, 943 71 61 11 edo 688 73 28 26 telefono zenbakira deituta edo liburutegia@onati.eus helbidera mezu bat bidalita.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Urtero bezala, Portaloi elkarteak "Plazako dantza tradizionala" ikastaroak antolatu ditu, helduei begira, maila eta ordutegi ezberdinetan. Guztiak ere Kulturolako gelan. Hasiera: urriak 1 (asteleheneko taldeak: irailak 29) Iraupena: urria - maiatza Hastapeneko maila: asteazkenetan 19:00 Izena ematea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com Antolatzailea: Portaloi elkartea
Irailaren 5etik urriaren 3ra Ion Pousa Ruiz de Alegria pintura erakusketa izango da ikusgai Kulturateko klaustroan. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era.
GURASO ESKOLA 2025-2026 IKASTURTEA Zer da? Seme-alaben bidelagun izateko prozesuan lagungarri diren ezagutzak, baliabideakt eta barne-konfiantza eskuratzeko elkargunea (gehienez, 15 lagun). Norentzat da? Gurasotasuna modu kontzienteagoan bizi nahi duten eta seme-alabekiko lotura, harmonia eta lankidetza handiagoa bilatzen duten gurasoentzat. Noiz dira saioak? Hilean behin, astelehenetan, 17:45etatik 19:45etara. Nolakoak dira saioak? Gurasoek dakartzaten gaiak, zalantzak, gogoetak edota egoerak abiapuntu moduan hartuta, bideratzaileak eta gainerako taldekideek beren ezagutza, esperientzia eta gogoetak partekatzen dituzte. Askotariko gaiak lantzen dira: beldurrak, agresibitatea, sexualitatea, mugak, sariak eta zigorrak, seme-alabekiko komunikazioa, anaia-arreben arteko harremana, seme-alaba berrien jaiotza, heriotza, gatazkak… Non da? Kuku Miku Elkartean. Bideratzailea Nerea Mendizabal, psikopedagogoa, komunikazio ez bortitzean aditua eta haur masajean hezitzailea. Izen-ematea: kukumikuelkartea@gmail.com