Ludoteketako neguko eskaintza. Ordutegia: 10:00-13:00. Izen-ematea, abenduaren 12ra arte.
5-12 urte bitarteko haurrentzat. Debalde, izen-ematerik gabe. Ordutegia: 11:00-13:00.
Gabonetako parkea abenduaren 29 eta 30ean izango da. Eskulanak, ohe elastikoak egurrezko jolasak, bideo-jokoak… Adina: 3 -12 urte bitartekoentzat. Sarrera: Egun erdi: 3 euro; Egun osoa: 5 euro eta Hiru egun: 12 euro.
Magiari lotutako bi ekintza gaur: 12:00etan, plaza inguruko tabernetan, Oñatiko eta Euskal Herriko magoen gertuko magiaz gozatu ahal izango da. Magoek taberna inguruetan daudenak txundituko dituzte kartekin, txanponekin.... 17:30ean, Oñatiko magia gala, gaztelekuan. Iago Mago, Xabi Lizaso eta Potx magoen gala berezia, Sarrera: bost euro; Txokolateixan eta udal webgunean salgai.
Puzgarriak, ohe-elastikoak, eskulanen txokoa eta beste hainbat jolas. Udalak antolatuta, Gabonetako haur parkea izango da frontoian. Sarrera: hiru euro.
Eskubaloi Txapelketa 8-12 urte bitartekoendako.
Umeendako diskodantza egingo dute kiroldegian.
'Looney Tunes lurrak eztanda egin zuen eguna' filma. Zuzendaria: Peter Browngardt. Iraupena: 95 minutu. Zinema Euskaraz programaren eskutik. Sarrera: 2 euro.
Tiritirantes taldearen emanaldia, Ibai Arteren eskutik.
The Spolem Girls laukoteak gospel doinuekin beteko du Zaraia aretoa. Sarrera: 6 euro.
'Nuremberg' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: James Vanderbilt. Iraupena: 148 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da 4,50 euro.
Txikitxu Arrostaitz dantza taldearen 55. urteurreneko dokumentala.
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Gabonetako kuadrillen arteko areto futbol txapelketa, Sarek antolatuta. Gabonetako egitarauaren barruan.
Benjamin, kimu eta kadete mailako Deba Arroko Gabonetako pilota txapelketa jokatuko da hilaren 26an, 27an, 29an eta 30ean. Partidak 10:00etan hasiko dira.
'Hutsetik bizira' izeneko erakusketa ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Artista: Vicente Uli Garrido. Laguntzaileak: Miguel Ángel Iraetaeta Andoni Salamero.
'Genozidioa gelditu, Palestina askatu' erakusketa buztin gelan. Aste barruko egunetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 11:00-15:00 eta 18:00-20:00. Elgeta Palestinarekin taldeak antolatuta.