8-12 urte artekoendako, Oihane Vicenteren eskutik.
La cena filma (Espainia, 2025, 106 min.) izango dute helduek asteburuan.
Errege Magoak iritsiko dira herrira: 18:00 Erregeen zain egoteko San Joxeperen eskutik txokolate beroa. 18:00 Elosuko desfilea. 19:00 Errege desfilea herrian Udal biltegitik hasita (Arruriaga). Errege Magoentzako gutunak udaletxeko atarian dagoen postontzian uzteko aukera egongo da.
Meltxor, Gaspar eta Baltasarren kalejira. Santa Anatik aterako dira eta kalean ibilaldi bat egin ostean, Santa Anako harreran hartuko dute atseden umeekin egoteko. Antolatzailea: Oñatiko parrokia.
Errege magoak kalerik kale joango dira Ibarra kiroldegitik abiatuta.
Errege bezperako bertso saioa Zubikoan, Txinparta bertso eskolak antolatuta. Bertsotan egingo dutenak: Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Miren Amuriza, Aitor Tatiegi, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina Gai jartzailea: Aritz Iza. Sarrera: 10 euro (12 urtetik beherakoentzat doan; salgai Txokolateixan eta udal webgunean.
Kalerik kale ibiliko dira umeei gozokian banatzen eta azken gutunak jasotzen.
Ekialdeko magoek haurren gutunak jasoko dituzte. Eguraldi txarra egiten badu frontoian egingo da.
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Bergarako Taila Eskolako kideek euren lanak jarriko dituzte ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.