Herriko auzorik auzo Gabon kantuak eta koplak abestuz jardungo dute hainbat herritarrek Lekaixoka bertso eskolak deituta.
09:00etan batuta, herrian kantuan arituko dira herritar taldea, Olentzero eta Mari Domingirekin etxez-etxe egutegiak banatuz. Ondoren , baserriz baserri abiatuko dira.
Olentzero eta Mari Domingi Bergarara, Osintxura eta Angiozarrera iritsiko dira. Kalean: 12:30 San Martin plazan. 18:00 Udaletxeko atarian gutunak jaso. Osintxun: 19:00 Menditik etorriko dira eta zubian umeek bat egingo dute. Angiozarren: 09:30 Kantujira. 15:00 Herri bazkaria. 18:30 Ipuin kontaketa Arbiaska aretoan. 19:00 Gutuna goxokien truke, ondoren, farolillo hegalarien jaurtikaldia neguari ongi-etorria emateko.
09:45 Auzoz-auzo kantuen. Zaharren egoitza, Bolibar eta Erañara irteera irekia, Itzartu gazte asanbladak antolatuta. 12:00-13:00 Olentzeroren laguntzaileak haurren eskutitzak jasoko dituzte, plaza12:00-12:30 Musika eskolako koroa akordeoiarekin lagunduta13:00 Txistorra eta salda. (Itzartu gazte asanblada)13:00 Trikitixa Eskolako ikasleekin, kalejira.18:00 Apotzagatik datozen Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria eta kalez kale Gabon kantak. *Goizean gaztaina erreak salduko dituzte plazan. Jasotako dirua Caritasendako izango da.
Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean. Adi, goizez bakarrik egongo 10:00etatik 14:00etara. (Ez ohikoa duen moduan 10:00etatik 21:00etara).
Maala guraso elkarteak antolatuta Herri Eskolatik irtengo da taldea urteroko Gabon eskea egiteko. Ostean, salda eta txorizo-pintxoak banatuko dituzte plazan.
Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira neska-mutikoen gutunak jasotzera. 10:30 Haurrak kantuan kalerik kale Herriko Plazatik abiatuta. 12:00 Olentzero eta Mari Domingi Herriko Plazan. 18:30 Olentzero eta Mari Domingiren desfilea Mendiolatik iritsitakoan.
Auzorik auzo, haurrentzat, Santamas Komisiñuaren eskutik. Ordutegia, 11:00-14:00.
Gabon batzea, Ganbara Faktoriak, San Martin egoitzatik hasita. Gabonetako egitarauaren barruan.
Gabon kanten kalejira Txantxiku ikastolako musikariekin. Ikastolako guraso kontseiluak salda eta txorizoa eskainiko ditu. Gabonetako egitarauaren barruan.
Herriko sortzaile eta artisauen produktuak salgai. Bigarren eskuko gauzak ere bai.
Olentzero eta Mari Domingiren kalejira Otadui Zuhaiztitik hasi eta plazaraino. Parte-hartzaileak: Jose de Azpiazu Musika Eskola, Oñati Abesbatza, Aitzondo kuadrilla eta Irazan Antzerki Elkartea.
Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira.
San Josetik jaitsiko dira. Ondoren, ekitaldia egingo dute Herriko Plazan.
Gozokiak banatuko dizkie umeei, eta azken gutunak jasoko ditu.
Gabon kantak Oñatiko musika bandarekin. Gabonetako egitarauaren barruan.
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak ikusgai egongo dira Santa Anako sarreran. Eskutitzak jasotzeko postontzia ere izango dute. Gabonetako egitarauaren barruan.
Eskolaren historia, ibilbidea, ezaugarriak eta garapena ikusi eta ezagutzeko aukera izango da erakusketan irudi eta testu idatzien bidez. Abenduaren 11tik 24ra, kultur etxeanOrdutegia:Astegunetan: 17:00-19:00Asteburutan: 12:30-14:00 eta 17:00-19:00Abenduaren 24an: 12:30-14:00
'Genozidioa gelditu, Palestina askatu' erakusketa buztin gelan. Aste barruko egunetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 11:00-15:00 eta 18:00-20:00. Elgeta Palestinarekin taldeak antolatuta.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.