Ekaineko kontsulta eguaztenean izango da, hilak 18, 08:45-14:15 artean kultura etxean. Txanda hartzeko, deitu 653 74 19 64 telefonora (Uri Gallego).
Zaintza zein etxeko lanetan dihardutenei eta horien kontratatzaileei zuzendutako lege aholkularitza zerbitzua emango dute Ehunduren bulegoan. Hitzordua: 943 77 91 45 / 688 81 17 60 edo berdintasuna@bergara.eus.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Kirol elkarteen astea dela-eta, zesta punta erakustaldia izango da, umeei zuzenduta.
Herriko mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin, Udalak Atxabaltan, kaleak denONAK proiektua jarri du abian. Horren bitartez, Aretxabaletako Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Plana (HMIP) zehaztea da asmoa eta proposamenak aurkeztu eta ekarpenak jasotzeko bilera egingo du.
Herri inguruko sendabelarrak identifikatzeko hiru saio ekainean. Gidaria: Oihane Lekunberri. Antolatzailea: Elgetako liburutegia. Izena eman behar da udaletxean edo liburutegian. Ekainak 17, 16:45-18:45. LH1etik gorako umeendako. Txangoa kalera. Ekainak 18, 18:00-20:00. Gazte eta helduendako. Saioa liburutegian Ekainak 24, 18:00-20:00. Azken irteera.
Kantu taldearen emanaldia.
Nell Leyshon idazlearen Esnearen kolorekoa liburuaren bueltan jardungo dute kontu kontari Udaberriko literatura solasaldiko kideek Mikel Antzak gidatuta.
Secundino Esnaola musika eskolako trikitilarien emanaldia izango da.
Mikel Zamora aretxabaletarra buru duen Smooth Trip taldearen emanaldia, Aretxarte merkatarien elkarteak antolatuta.
Trikitixa eskolakoen ikasturte bukaerako emanaldia Amaia antzokian.
Aloña Mendi kirol elkartearen urteko batzar nagusia.
XX. mende hasierako Freak Show-etan oinarritutako ikuskizuna sortu dute Tor eta Txoborro magoek eta izaki bitxi eta bereziz betetako saioa ekarriko dute. Magia eta umorea uztartu dituzte oraingoan ere ikuslea harritzeko eta gozarazteko.
Pake Leku elkarteko eskulanetako ikastaroetan egin dituzten lanen erakusketa Pake Lekuko tabernan.
Arrasate Zientzia Elkartearen eskutik, Izandakoak erakusketa Kulturateko klaustroan, ekainaren 5etik 21era.
Ekainaren 13tik 29ra Bergarako XXXIII. Kirol argazkien lehiaketa erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.