Zuhaiztietara (La Arboleda) joango dira gaur egun pasa Pake Leku elkarteko kideak, aurtengo Kultura eta Natura programaren barruan.
The Black box erakusketaren itxiera ekitaldia. Javier Tejadak, Norbert Bilbenyk, Kerman Lopez de Callek eta Jesus Lopez Lobok egingo dute berba, Nora Alonsok gidatuta.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) pentsio publiko duinak aldarrikatzeko Eusko Legebiltzarrean erregistratutako Herri Ekimen Legegilea babesteko sinadurak jasoko dituzte.
Irabazi arte ikus-entzunezkoaren 4. denboraldiaren estreinaldia eskainiko dute kultura etxean.
Martxoaren 8a prestatzen hasteko bilera irekia egingo du Atxabaltako Gazte Feminista taldeak.
Herri batzarra egiteko batuko dira otsailaren 14an, 18:30ean.
Sari banaketa ekitaldia egingo dute. Antolatzailea: Jardun Euskara Elkartea.
Hurrengo zapatuan egitekoa den koko-batzea prestatzeko saioa. Dantzak eta koplak gogoratu, zalantzak argitu... Goibeko euskara elkarteak antolatuta.
2024ko otsailean Ekuadorreko sumendietara eta Amazoniako oihanera egindako espedizioa aurkeztuko dute, argazki bidez, han izan ziren lau lagunek: Mari Karmen Astigarraga, Fernando Bravo, Jabi Gonzale eta Jose Antonio Irazu.
'Mikaela' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Daniel Calparsoro. Iraupena: 90 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Julene eta Unai bikote akustikoaren emanaldia izango da Inkernun.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Koko-batzea konpartsari buruzko erakusketa, zeramika gelan. Asteburu osoan zehar. Parte hartzeko interesa dutenek bertan eman behar dute izena lehenbailehen.
Xanti Arrietaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketa egongo da ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Ingurumen jardunaldien barruan, Oñatiko Natur Eskolak prestatutako erakusketa: 'Txoriak txori'.
2020an hil zen Pilar Ansoategiren akuarelak egongo dira ikusgai Kulturateko klaustroan, otsailaren 27ra arte, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia otsailaren 6an egingo dute, 18:30ean.
Kornelioren argazki erakusketa ikusgai, otsailaren 28ra arte.