Bigarren eskuko mozorro azoka kiroldegi kanpoan. Trukatzeko, saltzeko zein oparitzeko aukera. Helburua berrerabiltzea da. Eguraldi txarra balego, frontoian. Antolatzailea: Elgetako Udala.
Janela tabernak antolatuta artisautza, nekazaritza eta bigarren eskuko produktuen azoka.
Zapalduon pedagogia: edo nola libre hazi, hezi, bizi liburua aurkeztuko du Ane Ablaneda Larrionek. Askatasunari, politikari eta herriari buruzko idazlearen gogoetak jaso dira liburuan, besteak beste.
Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa barruan, bigarren Bertso Eguna ospatuko dute Aramaion. Saio berezia izango da: alde batetik, taldearen aurkezpena egingo da –Izena pentsau bida 2 (Aramaio)–, baina bertso eskolako txikienen taldekoek ere kantatuko dute.
Egubakoitzak Berreskuratzenen baitan joko dute Bayou la Batre (Gasteiz), Lokuria (Oñati) eta Daño Dolor (Gasteiz) taldeek. Sarrera: zortzi euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Emakumeen Genitalen Mutilazioaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin lotuta erakusketa zeramika gelan otsailaren 3tik 9ra. Antolatzailea: Elgetako Amantalak talde feminista.
Xanti Arrietaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketa egongo da ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
2020an hil zen Pilar Ansoategiren akuarelak egongo dira ikusgai Kulturateko klaustroan, otsailaren 27ra arte, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia otsailaren 6an egingo dute, 18:30ean.
Kornelioren argazki erakusketa ikusgai, otsailaren 28ra arte.