Pilotalekuan egingo den bazkari golfo-rako sarrerak jarriko dituzte salgai, 21 eurotan, Inauterietako lokalean, 18:00etan hasita. Kuadrillaka eman behar da izena. Menua: entsalada mistoa; baserriko oilaskoa parrilan; txerri saiheskiak parrilan; Ezeizako pasteltxoak; eta ogia, kafea eta edariak.
Proiekzioa gazteleraz izango da eta dokumentala zuzendu duen Francisco J. Vaquero bertan egongo da aurkezpena egiteko.
18:30ean hasita, dantzaldia egongo da Kulturolan, bigarren solairuan, Portaloi Elkarteak antolatuta. "Dantzazale guztiok gonbidatuta zaudete parte hartzera", azaldu dute.
Pentsiodunen Mugimenduak bultzatutako sinadura-bilketa egingo dute Elgetan ere. Ozkarbi elkarte aurrean izango da mahaia, urtarrilaren 31n, 19:00etatik aurrera; eta otsailaren 2an, 12:00etatik aurrera.
Okalimotxo jolasa gaur gaztetxean OstiralERO ekimenaren barruan. Tabernako barra 20:00etatik aurrera egongo da zabalik.
Jon Maiaren Kantu berri bat gara ikuskizuna Espaloia kafe antzokian, 22:00etan. Sarrera salgai hemen edo Haizea tabernan. Prezioa: 16,5 euro.
Helduek Cónclave (Erresuma Batua, 2024, 115 minutu) filma izango dute asteburuan. Aita Santu baten heriotzaren ondoren berriaren aukeraketan sortutako sekretu eta konspirazioak ditu ardatz Edward Berger zuzendariaren lanak. Sarrera: 5 euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.