Txu-txu trena ibiliko da kaleetan barrena Aretxarte merkatarien elkarteak gonbidatuta; Aretxarteren saltokiren batean erosketa egiten dutenek bidaia bat debalde. Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Herriko ekoizleek, artisauek eta merkatariek euren produktuak herritarren eskura jarriko dituzte.
Zeramika tailerra egingo dute herritarrendako, Seber Altube plazako karpan.
Txu-txu trena ibiliko da herriko kaleetan Bedelkarrek antolatuta.
Lamiekin jolasean saioa izango dute neska-mutikoek Apaxi kontalariaren eskutik.
DJ Reibax-ek kaleak girotuko ditu Bedelkarrek gonbidatuta.
Olentzero eta Mari Domingi Elgetan izango dira herriko umeen gutunak jasotzeko. 18:30ak bueltarako espero dituzte. Intxortatik behera etorriko dira urtero moduan.
Txorbela Otxoteak kantuan jardungo du kaleetan barrena Maiatzaren 1a plazatik abiatuta.
'Quién es quién?' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Martin Cuervo. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Olatz Salvador Zaldua musikari donostiarraren emanaldia. Zainak eman azken diskoa aurkeztuko du.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak Santa Ana antzokiaren sarreran egongo dira ikusgai abenduaren 16tik 24ra. Eskutitzak jasotzeko postontzia ere izango dute.
Txotxongiloen munduan ondo ezagutzen duen Corrado Masacci-ren 'Txotxongiloen ametsak' izeneko erakusketa abenduaren 9tik urtarrilaren 5era. Oharra: Itxita: abenduak: 23/24/25/30/31 eta urtarrilak 1.