Parekidetasunerantz urratsak eman nahi dituzten gizonentzat hausnarketarako, beraien ezinegon eta kezkak partekatzeko, kritikarako eta autokritikarako espazio bat eskaini nahi da gizonen foro irekian, Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan. Hiru astean behin egingo diren saioetan, euskarri ezberdinak erabiliko dira, parte hartzaileen bizipenetatik abiatutako barne-lanketa, hausnarketa eta kontzientzia hartzean oinarritutako dinamikak garatzeko. Irakaslea: Joseba Gabilondo (Hiruki larroxa). Azaroaren 5ean hasita hiru astean behin.
Valentziara laguntza bidaltzeko materiala jasoko dute. Eskatutakoa: ura, umeendako esnea, elikagaiak (kontserbak…), pixoihalak, paper-zapiak, dutxatzeko xaboia, kartoizko kaxak, katiuskak, palak... Dirulaguntza ere jasoko dute.
Komikia tertulixan euskaraz lantaldekoek 'Mo, behi euskaldun baten memoriak' liburua landuko dute gaur, Igor Leturia dinamizatzailearekin batera. Bernardo Atxagaren liburuan oinarrituta dago eta Juan Suarez eta Pello Varela dira egileak.
Zer ari da gertatzen Osakidetzan? hitzaldia antolatu du Duintasuna Elkarteak. Larraitz Arriola, Ander Arregi eta Rebeka Uberak eskainiko duten hitzaldia.
Natalia Urteagak eta Jaione Fernandez de Jauregik hitzaldia egingo dute martitzenean, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan hasita. Haiek idatzi duten Sexualidad, el arte de unir y crear liburua izango da solasaldiaren ardatza.
Dorleta Kortazar ipuin kontalari eskoriatzarrak 80 amandre ipuin saioa egingo du helduentzat.
Euskal mendizaletasunaren historia batzen duen 'Mendian Gora' erakusketa inauguratuko dute gaur, 19:00etan. Ikusgai egongo da azaroaren 22ra arte, astelehenetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:00etara. Aloña Mendik mendi sailak ekarri du, mendi hamabostaldiaren barruan.
Liburutegiak antolatutako Hitzez Pitz irakurketa taldearen saio berria. Irakurgaia: Adriano Mataren Sanrokeetarako, etxean. Irakurri 456. orrira arte.
Asteartean 19:30ean, Paula Ortizen 'La virgen roja' filma ikusteko aukera egongo da. Iraupena: 113. Sarrera: 5 euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.