Maala guraso elkarteak eta Elgetako liburutegiarekin elkarlanean antolatuta Gau Beltza lantzeko tailerra izango da eskolako ganbaran. Oharrak:* HHko parte hartzaileak heldu batekin etorri beharko dute.* LH 1, 2 eta 3ko parte hartzaileek kristalezko poto bat ekarri beharko dute etxetik.* LH 4, 5 eta 6ko parte hartzaileek koilara handi bat ekarri beharko dute.
Gaba Baltza girotzeko ihes-gela izango da urriaren 29tik azaroaren 8ra bitartean, 17:30etik 20:30era. 14 urtetik beherakoak heldu batekin sartu beharko dira. Aldez aurretik eman behar da izena.
Amaia Gozategi Urbietak –hazkunde pertsonalean, osasunaren autogestioan eta ongizatean aditua– Acompañando el todo que somos. Garen guztia bidelaguntzen izeneko solasaldia egingo du Amaidolua elkarteak gonbidatuta.
Tertulixan gazteleraz saioan gaur landuko duten liburua da: 'Peste y cólera' –Patrick Deville (Anagrama)–.Dinamizatzailea: Mónica Leiva
Haurdunaldi subrogatuaren gainean bi solaskide ariko dira: June Fernandez, Aingeruak eta neskameak. Haurdunaldi subrogatuen analisi feministak liburuaren egilea eta kazetaria eta Borja Muñoz Arrastia, EHGAMeko kidea eta sexologoa.
Liburutegiak antolatutako Hitzez Pitz irakurketa taldearen saio berria. Irakurgaia: Adriano Mataren Sanrokeetarako, etxean. Irakurri 398. orrira arte.
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Tresna ofimatikoen gaineko ikastaroa hilaren 18tik 31era bitartean, lan egunetan 18:00etatik 20:00etara. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako liburutegiarekin eta KZgunearekin elkarlanean antolatua.
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.