Bergaran bizi izandako ehungintza prozesua Joxe Mari Rubio eta Felipe Uriarteren tresneriaren bidez ezagutzeko aukera egongo da gaur zabalduko duten erakusketan. Algodonerako eta Elementaleko irudi eta laborategiko tresneriak, katalogoak eta zigiluak ikusgai egongo dira.
Bingo musikatua izango dute San Joxepe elkarteko erretiratuek; pare bat orduko saioa izango da.
Liburutegiak antolatuta Ipuinen Ordua ekimeneko saio berezia Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko. 17:30-17:50, HH3 eta HH4ko umeendako. 18:10-18:30, HH5, LH1 eta LH2ko umeendako. 18:50-19:10, LH3, LH4 eta LH5eko umeendako.
Igela eta toka jokoan eta bolotan lehiatuko dira erretiratuak egoitzaren alboko patioan.
Atxabaltako Gazte Mugimenduaren baitan dagoen Ixotu euskara taldeak ikasturtearen aurkezpena egingo du.
Askatasuna eta Giza Eskubideen Aldeko Herri Plataformak antolatuta Nuevo orden mundial gaiaren bueltako dokumental batzuk ikusiko dituzte eta ondoren horren bueltako gogoeta egin.
AGAKOren berri emateko bilera, bereziki herriko gazteei zuzendua, eta 2024-2025 ikasturtearen aurkezpena: Zer egiten da gaztetxean? Zer egin nahi da? Zertarako? Gaztetxeak zertarako?
EH Bilduren Debagoiena Geuretik Loratzen dinamikaren baitan Bergarako Elikaenea proiektua eta elikadura burujabetzara bidean emandako pausuak ezagutzeko joango dira eta herritarrak gonbidatu dituzte horretara.
Portaloi Elkarteak antolatuta dantzaldia izango da Kulturolako bigarren solairuko aretoan. Dantzazale guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Mikel Alberdik, historia zale eta Zumalakarregi Museoko historia teknikariak, Bergarako besarkada eta beste pake saioak Lehen Karlistaldian hitzaldia egingo du Lanbroa kultur elkarteak gonbidatuta.
6. Danbaka musika lehiaketaren lehen emanaldia. Oholtzan izango dira: Korda Rota (Arrasate); Ktarsia (Bergara); Sotoalde (Bergara); eta Malko (Oñati).
Musika, kantu eta lirika arloan nabarmendu diren gazteen kontzertu-errezitaldia. Ozenki elkarteak hasiera emango dio denboraldi lirikoari kontzertu horrekin, eta euskal harrobiko artista garrantzitsuek aria eta kantu ezagunen errepertorio zabala egingo dute.
Kuartz eta Bloñ taldeen kontzertua Burrunda Faktoriak antolatuta. Sarrerak: zortzi euro arrunta, hiru euro murriztua.
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Tresna ofimatikoen gaineko ikastaroa hilaren 18tik 31era bitartean, lan egunetan 18:00etatik 20:00etara. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako liburutegiarekin eta KZgunearekin elkarlanean antolatua.
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.