Iraileko odol emate eguna. Aurrez hartu behar da ordua odola emateko; deitu egin behar da egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Hezitzaile taldeak zerbitzuaren nondik-norakoak azalduko ditu: ordutegia, irteera bereziak, lantzen diren gaiak… eta abar. Gainera, gurasoek galderak eta ekarpenak egiteko aukera ere izango dute.
Haurren aisialdi zerbitzua ezagutzeko ate irekiak: Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko neska-mutikoak. Zerbitzuan izena emanda egon beharrik ez dago parte hartzeko baina aldez aurretik jakinaraztea eskatu dute: 683 38 38 16.
Lehen Hezkuntzako neska-mutikoen familientzat buruhandiak egiten ikasteko tailerra emango dute, Arkupeko bigarren solairuko aretoan. 15 haur eta 15 heldurendako lekua egongo da (ume bakoitza, heldu batekin). Izena aldez aurretik eman behar da, Arkupen bertan. Izena ematerakoan buruhandien ereduak erakutsiko dizkiete eta zein egin nahi duten adierazi beharko dute.
Meaka-Irimo herri plataformak antolatuta, Hamaika erakusketa –diziplinartekoa eta ibiltaria– inauguratuko dute, Irantzu Piquero editore eta ilustratzailearen eskutik, bera baita erakusketaren arduraduna. Zertan aldatu du nire bizitza gertuko makroproiektu horrek? hitzaldia izango da 18:30ean eta Isuo eta Bargi musikarien kontzertua, berriz, 19:15ean; ondoren, mokadutxoa, inaugurazioarekin.
Bergarako Ernaik ikasturteari ekingo dio: 18:30 Aurkezpena, Kartzela Zaharrean. 19:30 Luntxa eta kontzertua, Arrano tabernan. 22:30 Bertso saioa, Arrano tabernan: Ane Zuazubiskar eta Unai Iturriaga.
19:00etan, Anixe, Claudia Diaz eta Izadi Zumalde; eta 20:00etan, Anari, Emakume Txokoak gonbidatuta. Azken horrek Giza zarata diskoa aurkeztuko du.
Jaien hasiera eguna: 19:00 Jaien hasiera. 19:15 Buruhandiak. 19:50 Pintxopotea. 20:00 Katarsia taldearen kontzertua. 20:00-22:00 Bokatak salgai. 21:00 Mus txapelketarako izen-ematearen irekiera, frontoian. 21:30 Mus txapelketa, frontoian.
Eskarmentu handia duen Paul San Martin piano-jole donostiarraren emanaldia izango da.
Bilerara deituta daude 2008-2012 urteen artean jaiotako gazteak. Helburua da ikasturte berrira begira gazteleku zerbitzuko eskaintza antolatzeko iritziak eta proposamenak jasotzea.
Errekan Gora jaialdiaren barruan, The Clayton taldearen emanaldia, 19:30ean izango da, Inkernu kanpoan. Gero, Unidad Alavesa, 22:30ean, Fernando Eskoriatza plazan.
Aloña Mendi kirol elkartearen 75. urteurrenaren barruan, elkartea osatzen duten hamalau sailen aurkezpen ekitaldia egingo dute gaur.
'Estación Rocafort' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Luis Prieto. Iraupena: 89 minutu. Sarrera da bost euro.
Bergarako Arrano tabernako Arranotik Sortuz ekimenaren ikasturte berria irekitzeko Ane Zuazubiskar eta Unai Iturriaga bertsolariek saioa eskainiko dute.
Aurreko ikasturtean moduan Kezka dantza taldeko kideek gidatuko dituzte ikastaroak. Lau taldetan banatuko dira ikasleak eta entseguak barikuetan izango dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena; hilaren 27a da azken eguna.
Elgetako mintzalagun programak zabalik du ikasturte berriko izen-ematea. Bidelariak zein bidelagunak behar dira. Euskaraz jarduteko talde txikiak osatzea da helburua. Argibideetarako: berbetan@elgeta.eus edo Elgetako liburutegira jo (943 78 80 12 / 688 72 96 03 / elgetakoliburutegia@elgeta.eus).
Kualifikazio-maila ertain-altua izan arren, lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako programa Hazilan+. Partaide minimoa lortu ez denez, programan izena emateko epea irailaren 23ra arte luzatu da, eta hasiera irailaren 30era atzeratu. Hauek dira kontuan hartzeko data berriak: > IZEN-EMATEA (luzatua):Izen ematea IRAILAREN 23 arte zabalik mantenduko da. > IKASTAROAREN HASIERA (data berria): 2024/09/30 Bi fase ditu proiektu honek:1- AKTIBATU fasea: zeharkako konpetentziak lantzeko tailerra. (80 ordu). 2- PRAKTIKALDIA. Lanpostu batean trebatuz praktikaldia enpresan. (200 orduko praktikak edo 2-9 hilabete bitarteko praktika ordainduak). Programan partehartzeko 3 baldintza nagusi bete behar dira:- Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.- Langabe egotea.- Eta erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako zikloa, unibertsitate-gradua eta unibertsitate-ondokoa amaituta izatea. Bi bide daude eskaera orria eta dagokion dokumentazioa aurkezteko: Presentzialki: Debagoieneko Mankomunitatean (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate). 9:00etatik 14:00etara. Erregistro Elektronikoan www.debagoiena.eus // hazilan@debagoiena.eus // Telf. 943 79 30 90
1936ko Gipuzkoako gerra-haurren gaineko bilduma, Intxorta 1937 Kultura Elkartearen eskutik. Urriaren 12ra arte ikusgai.
Meaka-Irimo herri plataformak antolatuta, Hamaika erakusketa –diziplinartekoa eta ibiltaria– ikusgai da Olaranen, Irantzu Piquero editore eta ilustratzailearen eskutik, bera baita erakusketaren arduraduna. 18:30etik 20:00etara egongo da zabalik.