Miren Altunak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute pentsiodunek.
Hainbat eragileen artean jazarpenaren kontrako protokoloa osatu dute. 17:00 Adin txikikoen kontrako jazarpenari aurre egiteko herritarren argazkia eta logoaren aurkezpena, Luis Ezeizako kantxan. 18:00 Hitzaldia: Bullying egoerak minimizatzeko inguru seguruak sortu. Kultur etxean.
Dorleta Kortazar eskoriatzarrak 80 amandre ipuin kontaketa eskainiko helduei. Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren baitan antolatua.
Duintasunez Hiltzeko Eskubidea sustatzen duen elkartetik hurbilduko dira heriotza duinaren tailerra gidatzera; bi saio izango dira –elebitan–: lehenengoa azaroaren 20an, eta bigarrena, 27an.
Azaroa Gaztainatan ekimenaren baitan Animen Gaua ospatuko dute: 19:00 Gaztainak eta sagardoa bolatokian. 21:00 Afaria, Euskalduna tabernan.
'La ermita' filmaren estreinaldia (Espainia, 2023). Zuzendaria: Carlota Pereda. Iraupena: 105 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Next Generation EU funtsetako laguntzen bidez, Bergarako LHL Elkarteak 20 orduko "oinarrizko informatika" ikastaroa eskainiko du azaroaren 20tik 30era, astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 18:30era. Informazio guztia: 688 815 070 edo 943 899 272 zenbakietara deituz edo ikastaroak@maltuna.eus helbidera idatziz.
Azaroaren 14an, martitzenean, Angeles de la guarda argazki erakusketaren irekiera izango dugu, Bidez Bide elkarteko kideen eskutik. Emakume migratuek eta euren familiak, jatorrizko herrialdeetan, bizi duten egoeraz gehiago jakiteko aukera izango dugu irekiera solasaldian, Emakume Txokoan, 18:00etan. Erakusketa Emakume Txokoan egongo da azaroaren 14tik 29ra bitartean.