Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Bergarako notario Maria Longartek egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Bideoak sortzea eta editatzea mugikorrarekin. Hizlaria: Itziar Martínez, (Tomillo Limón Marketing Digitalean marketin digitalean, sare sozialetan eta sormenean espezializatutako aholkularia)Hizkuntza: GaztelaniaAurrez aurreko doako tailerrak Izen-ematea: [Hemen]
Erorikoak prebenitzeko tailerra da. 65 urte baino gehiagoko helduendako da. Informazioa eta izen-ematea, osasun zentroan.
Aste Berdearen baitan, gaizki aparkatuta dauden autoei egurrezko isunak ipiniko dizkiete herriko umeek.
Juan Tallon galiziarraren Obra maestra liburuaren bueltan jardungo du gaztelerazko taldeak Monica Leiva kazetariak gidatuta.
Aramaioko errekak zaindu ditzagun hitzaldia egingo dute Martin Arriolabengoa, Iñaki Etxebeste eta Markel Arriolabengoa adituek eguaztenean, Sastiñan. Erreka garbiketaren egunaren harira antolatutako ekitaldia izango da.
Ipuin bat sortuko dute 4 eta 9 urte bitarteko neska-mutikoek Miru sorgin ezagunak gidatuta. Jolas dinamikoak erabiliko dituzte horretarako; irudimena martxan jarri eta barruan duten ahalmena zirikatuko dute. Hamabost lagunendako egongo da lekua eta izena aldez aurretik eman behar da liburutegian; azken eguna hilaren 13a da.
Elgetako liburutegiak udaberrian abiatutako Heziketa digitala egitasmoak jarraipena izango du, eta Interneteko arriskuei buruzko hitzaldia egingo du Enaitz Ezpeletak eguaztenean, hilak 18. Ludoteka zerbitzua eska daiteke.
Kide berrien bila dabil Oñati abesbatza eta kontzertua egingo du gaur herritarrendako, gura duena abesbatzara batu dadin. Asteburuan Talavera de la Reina (Toledon) herrian eskainiko dituen kantuak abestuko ditu ate irekien barruan egingo duen kontzertuan.
Muare taldearen kontzertua gaur Eltziako topagunean