Garbiñe Larreak Sendabelarren baratzea liburua aurkeztuko du liburutegian hilaren 21ean. Edukiera mugatua. Zabalik da ekainaren 1etik aurrera liburutegian.
Garbigune ibiltaria azokan egongo da gaur. 10:30etik 21:00etara. Traste zaharrak ere batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Emakume Txokoak ikasturte amaierako topaketa bat antolatu du ekainaren 1ean, arratsaldean, 18:00ean. Bertan, Jabetze eskolako ikastaroetan eta tailerretan egindako lanari amaiera emango diogu festa giroan. Emakume Txokoan lanean jarraitzen dugu emakumeon ahalduntzea sustatzeko eta elkarren arteko harremanak josteko. Bide horretan parte hartu duzuenoi, izan norbanako emakumeak, izan talde eragileak, eskerrak eman gura dizkizuegu eta antolatu dugun topaketan parte hartzera gonbidatu gura zaituztegu. 18:00etan elkartuko gara eta taldeen emanaldien ondoren mokadutxoa izango dugu. Animatu!
Arrasate Musikaleko Udaberri ziklo musikalen baitan, Tronboi, Tuba eta Bonbardino kontzertua egongo da Juan Arzamendi Musika etxean.
AEDren 40.urteurreneko erakusketaren inaugurazioa.
Dantza Astearen barruan bi ikuskizun izango dira: 19:00 Oihal akrobazia musikatua: Oholtza Mediokreen Apologia, Herriko Plazan. 19:45 Euskal dantzak, Leizarra musika eskolako helduen taldea, Durana kalean.