Begiak zerumugan liburuaren egitura eta gakoak azalduko ditu Miren Agur Meabe idazleak eta hainbat poemen irakurketarekin gozatzeko aukera bikaina egongo da.
Maiatzeko kontsulta astelehenean izango da, hilak 22. Txanda hartzeko, deitu 669 99 81 65 telefonora (Maite Elkoro).
Yoga, emakumeendako, Jabetze Eskolaren barruan. Hizkuntza: Euskaraz. Irakaslea: Itziar Perez Alkorta. Euskaraz. Irakaslea: Itziar Perez Alkorta. Otsailaren 6tik maiatzaren 22, astelehenetan. 10 euro. Gaztelekuko sotoan.
Irakurketa Klub Feministaren maiatzeko saioan Astrid Lindgren idazlearen Pipi Klatzaluze liburua aztertuko dute. Liburua liburutegian eskura daiteke.
'Ennio: El Maestro' dokumentala Musika Astearen barruan.
'Mi crimen' filma (Frantzia, 2023). Zuzendaria: Francois Ozon. Iraupena: 103 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Generoa: Akzioa. Zuzendaria: Martin Bourboulon. Iraupena: 121 min Prezioa: 4 euro.
Jai batzordeak deituko kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai daude zeramika gelan hilaren 23ra arte. Herritarrek online botoa emateko aukera dute hemen. Ezin da zeramika-gelan botorik eman. Boto gehien jasotzen dituen kartela izango da irabazlea. Jai Batzordeak maiatzaren 24an emango du aditzera kartel irabazlea zein den.
Gustavo Bravoren (1984, Madrid) argazki erakusketa egongo da Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bravo kazetaria, argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea da. 2011n, Bilbon, Alameda de Urkijo eta Bilboko Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean jarri zen lehen zebra-bidea, eta harrezkeroztik betiko aldatu zen zebra-bidea egunero zeharkatzen duten pertsonen energia. Hamarkada bat geroago, hirian barrena egindako ibilaldi kontzientean zehar, Gustavo Bravo argazkilariak hura gurutzatzen dutenen gorputz-hizkuntza behatzen du, argitik itzalera, eta une batez sentitzen duten bezala ikusten du, gorputza eta kontzientzia utziko balitu bezala. Argazki-erakusketaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00; Domeketan eta jai egunetan, itxita.