Eguneko hitzorduak: 17:00etan, jaien hasiera parke berrian. 17:10etan, marrazki leihaketa Arrasate Herri Eskolako Bedoñabe eraikinean. 17:30ean, buruhandiak. 18:00etan, txokolatada parke berrian. 19:00etan, tags tailerra parke berrian. 23:00etan, kontzertuak: Alarma Morea, Hankaz Gora eta Rosa Mari.
Sare Sozialen gaineko jardunaldien baitan.
18:30ean, kantu ikasleen emanaldia 19:30ean, biolin eta biola ikasleen emanaldiak
Aitor Gisasola abokatuak egingo du berba, Askatasuna eta Giza Eskubideen herri plataformak gonbidatuta.
Dantza saioa egingo dute Kulturolan –2. solairuan– Portaloi Elkarteak antolatuta. Dantzazale guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Olabartako jaiak dira asteburu honetan. Gaurko egitaraua, haxe: 19:00etan, etxafuegoak, jaiei hasiera emateko Ondoren, mamuakin kalejira Artxubitik hasita eta txorimaloak 22:00etan, kontzertuak: Larru Beltzak, Broken Legacy eta Muxutruk erromeria taldea Oharra: autobus zerbitzua egongo da
Katarsia eta Nhil Band taldeen kontzertuak izango dira, 20:00etan. Bergararrak dira lehenak; Leintz bailarakoak, bigarrenak. Bokadiloak ere egongo dira.
'El imperio de la luz' filma (Erresuma Batua, 2022). Zuzendaria: Sam Mendes. Iraupena: 119 minutu. Sarrera da bost euro.
Estibaliz Urresola gasteiztarrak zuzendutako eta hainbat sari jaso dituen 20.000 especies de abejas filma izango dute helduek. Sarrera: 5 euro.
Maiatzak 19arte Liburu Eraldatuekin egindako bilduma, Aran Santamariaren eskutik. Familia tailerrak, eta bisita gidatuak eskainiko dire, euskaraz eta gazteleraz. Jardueretarako aldez aurretik eman behar da izena