Udal liburutegiak antolatuta ipuin tailerra neska-mutikoendako Maider Galarzaren eskutik, 17:00etatik 19:00etara.
Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta bingo saioa Ozkarbi elkartean. Bazkide guztiak daude gonbidatuta.
Amaia Arroyok gidatuta. Izena emateko: angiozargurasozuzendaritza@gmail.com.
Datorren apirilaren 27an, 18:00etan, Hitzez Psikologia zentroko Anuska Tenak ipuin kontaketa tailerra eskainiko du. Bertan ipuinen garrnatzia eta erabilera lantzeko gakoak azalduko dira: ipuinak nola kontatu, estrategiak, gaien azalpena... Sarrera doakoa izango da eta tailerraren hizkuntza euskara. Informazio gehiagorako idatzi kukumikuelkartea@gmail.com helbidera.
Ostegun Kontalariak saioa. Gaurko emanaldia 1 eta 3 urte arteko umeendako izango da, Glu Glu konpainiaren eskutik. Proposamen bisual poetikoa da. Ia testurik gabe, ura da protagonista: ura itsaso, bizitza eta jolas gisa. Haurtxoek itsas sakonean barrena bidaia magikoa egingo dute.
18:00etan, Musika kalera, San Martin plazan eta frontoian
Kontalaria : Pello Añorga Kategoria: Haurrak Adina : +4 urte
Liburua: Nik kantatu eta dantza egiten dut mendiak Idazlea: Irene Solá Koordinatzailea: Mikel Antza
Carson McCullers idazlearen Kafe tristearen balada liburuaren gaineko saioa, Alex Gurrutxagak gidatuta.
Estibaliz Urresola gasteiztarrak zuzendutako eta hainbat sari jaso dituen 20.000 especies de abejas filma izango dute helduek. Sarrera: 5 euro.
'A los libros y a las mujeres canto' (Gazteriaren saria 2022an Donostiako zinemaldian) dokumentala (Euskal Herria, 2022). Zuzendaria: Maria Elorza. Iraupena: 72 minutu. Sarrera da bost euro.
Maiatzak 19arte Liburu Eraldatuekin egindako bilduma, Aran Santamariaren eskutik. Familia tailerrak, eta bisita gidatuak eskainiko dire, euskaraz eta gazteleraz. Jardueretarako aldez aurretik eman behar da izena