15:00etan, piano eta gitarra ikasleen emanaldiak 18:00etan, piano ikasleen emanaldiak
Jolas kooperatiboak egin dituzte plazan. Horretarako, hitzordua ludoteka bertan izango da eta ludotekatik joango dira bertara. Ordutegia 16:45-18:00 HH 18:00-19:15 LH
Udal liburutegiak antolatuta Leire Catala Alonsok Liburu magikoa ikuskizuna eskainiko die 4 eta 7 urte bitarteko umeei. Izen-ematea, gehienez 30 ikuslerentzat, liburutegian egin beharko da apirilaren 4tik 24ra bitartean.
18:30ean, dantza, perkusio, trikiti eta piano ikasleen emanaldiak 19:30ean, biolontxelo ikasleen emanaldia
Bigarren astrotopaketa egingo dute hilaren 26an, eguaztena, Elgetako liburutegian. Gaia: Unibertsoa, oinarrizko edukiak. Antolatzaileak: Ilatargi elkartea eta Elgetako liburutegia. Argibideak: liburutegian eta https://t.me/astrotopaketak (Telegram).
Eider Sanz eta Amaia Santamaria artistek egonaldia egin dute 'Behatxulo' programan, eta, antzezlanaren aurrerapena erakutsiko dute jendaurrean.
Irunberriko 1990eko gertaeren ikerketa batu dute liburu honetan Gure Bazterrak taldeak eta Pako Aristi idazleak. Gaur da aurkezpena Oñatin.
Aramaioko gaztetxoen aisialdian jarduteko interesa duten gazteekin bildu nahi du udalak eta Txirritola elkarteak. Mahai gainean dituzten proiektuak azalduko dituzte, eta horietan parte hartzeko dauden aukerak.
Maiatzak 19arte Liburu Eraldatuekin egindako bilduma, Aran Santamariaren eskutik. Familia tailerrak, eta bisita gidatuak eskainiko dire, euskaraz eta gazteleraz. Jardueretarako aldez aurretik eman behar da izena