Espaloian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik abiatuta bisita gidatua lubakietara. Izena ematea beharrezkoa da: 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus.
Iaz Arrasate Hiria Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen Piotr Motyka akordeoi jotzaile poloniarraren emanaldia. Johann Sebastian Bach eta Maurice Ravel konpositore aski ezagunen hainbat lan eskainiko ditu, besteak beste.
Ate irekiak, 16:30etik aurrera. Adin guztietarako jokoak egongo dira.
Marrazki bizidunen filma umeendako. Sarrera: 3 euro.
Felix Viscarret zuzendari nafarraren No mires a los ojos filma –Juan Jose Millas idazlearen Desde la sombra eleberriaren egokitzapena–; protagonistak dira: Paco Leon, Leonor Watling eta Alex Brendemühl. Sarrera: 5 euro.