Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Goienagusiren X. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia egingo dute Amaia antzokian, eta gero bazkideen arteko bazkaria.
Lege Soziologia Institutuak antolatuta. Hizlaria Pierre Guibentif da, LSNEko zientzia-zuzendari izadakoa 1998tik 2000ra.
"Irakurketa hautatuak, pentsamoldea zabaltzeko eta esaten dena gehiago pentsatzeko" izenburupean testu-zerrenda bat hautatu dute. Testu horiek, lehenik, banaka irakurriko dituzte, eta, ondoren, iradokitzen dituzten ideia nagusiak taldean hausnartuko eta eztabaidatuko dituzte. Iraupena: 12 ordu. Prezioa: 10 euro. Irakaslea: Luciana Alfaro. Jabetze Eskolaren barruan.
'Larrialdi klimatikoa. Sistemaren krisialdetik etorkizunera begirako hausnarketa batzuk' izeneko solasladia. Parte partuko dutenak: Unai Pascual (Ikerbasque eta BC3ko ikerlaria) eta Iñaki Barcenas (Ekologistan Martxan eta Ekopol-eko koordinatzailea). Oñatiko EH Bilduk antolatutako 'Hamar gai hamaika berba' zikloaren barruan. Sarrerak hemen har daitezke.
Carlota Alfarok Eres una escritora creativa y lo sabes liburua aurkeztuko du liburutegian. Gazteleraz.
Olatitturri kultura elkarteak Lope Agirreri buruz abendurako antolatu duen bigarren ekitaldia. Agustin Goenaga Urzelai (Oñati, 1956) kazetaria izango da hizlaria: "Lope Agirre, izaera poliedrikoa zeluloide zatitan".
Artixa elkartearen liburuaren aurkezpena eta argazki erakusketaren inaugurazioa gaur. Musika emanaldi bat ere izango da. (Erakusketa abenduaren 13tik 23ra egongo da zabalik).