11:00 Udal ordezkarien bisita eguneko zentrora. 12:00 Buruhandiei ongietorria. Udalekuak. 19:30 Mozorro jaitsiera Burrunbazale txarangarekin, alkate txikiak bidea zabalduz. 20:00 Txosnen irekiera - Mozorro onenari saria. 23:00 Erromerixa: Mugi panderoa. 00:00 Larrain dantza. 01:00 Kontzertuak txosnan: Manitu eta Harrikada.
Gazte eguna - Gazte Asanbladak antolatuta. Eguneko egitaraua: 16:00 Hitzaldia. 18:00 Estanpazio eta txosnero tailerra. 20:00 Kontzertuak txosnetan.
Juanjo Moral zumarragarrak bere aitak 1975eko Europa ekialdeko Bakearen Lasterketan lortutako etapa-garaipenari tiraka idatzi du Vencer en tierra de espías eleberria. Idazleak liburua aurkeztuko du Antzuolan, Aritz Elorzak gidatutako saioan.
Blues, ragtime eta boogie doinuak, Arrasate Blues jaialdiaren baitan.
Honakoa da ikuskizunaren sinopsia: "Ortiz Bunkerizatuak" enpresak bere 5 izarretako Bunkerra promozionatzeko "Beldurrak babesten gaitu" eslogana erabiliz herriz herriko lehiaketa bat antolatu du "Arrastaka irabazi" lelopean. Irala kalean izango da; euriarekin, Seminarixoan.
Amaia Aranzabal Balzategi arrasatear akuarelistak egindako margoen erakusketa zabalik kultura etxeko erakusketa gelan.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.