Trianako jaietan, gaur: 10:00etan, goiz eresia 11:00etan, artisau azoka 12:00etan, mural margoketa herrikoia Gure Eskuren eskutik. Ondoren, luntxa txosna gunean 18:00etan, bertso saioa 20:00etan, luntxa txosna gunean 21:00etan, Xolonpon omenezko traka
Pottokak ezagutu, orraztu eta hauen gainean ibiltzeko aukera Pottokalekun. Bi orduko ekintza. Plazak mugatuak dira eta aurrez eman behar da izena:. Prezioa: 17 euro ( 3-12 urtekoak, 13 euro). Aurrez izena eman behar da, lekuak mugatuak dira. Tlf: 670 27 44 61
Meza eta ostean mokadutxoa San Kristobal jaiei bukaera emateko.
Xabi Aburruzaga bandarekin izango da Herriko Plazan, euskal musikaren sustraietatik abiatutako melodiekin osatutako emanaldia egiteko.
Ane Mai Höök-en Sortu, gorde, berpiztu erakusketa Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.