Enpresa eta negozioen transmisioari buruzko informazio jardunaldia egingo du gaur Mankomunitateak.
Santxolopeztegi auzoko Madalena jaietan, gaur: 16:00etan, auzolana 16:30ean, etxafuego jaurtiketa 17:00etan, bizikleta trabesia 22:30ean, kontzertuak: Trini Fox, Lee Kore eta Garratz
Gaur da uztaileko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta.
SPIBE elkarteak antolatutako jaia ospatuko dute, 17:00etan hasita, Intxaurtxuetako plazan. Ekintzak: Ur jokoak Mojitoak Parrillada Musika Eskoriatzar guztiei irekitako ekintza.
Jaien hasiera: 18:30 Gaiteroak, buruhandi eta erraldoiekin. 19:00 Patata-tortilla txapelketa, txosnagunean. 19:00-23-00 Artisau azoka, Hibai-Gain elkarte parean. 19:00 Txupinazoa, txosnagunean. 22:00 Lekittoko Deabruak taldearen ikuskizuna, Dagdatik hasita. 21:30 Kontzertuak, txosnagunean: 48280; Akulu; eta Sun's Door.
18:45ean, maskotaren aurkezpena 19:00etan, txosnaren irekitzea, txupinazoa eta bolo-boloa 19:15ean, erraldoien eta kilikien kalejira 19:15ean, garagardo dastatzea 19:30ean, pintxo-poteoa 22:00etan DJ Iver
19:00etan, pintxo-poteoa, Matxiategi eta Simon Arrietan 20:30ean, Orekaero eta Animal Lee taldeak 21:00tan, parrilla-jana 22:00etan, bingo-jokoa 23:00etan, DJ Festa
Arriolan eta Arexolan ospatuko dituzte. Gaurko egitaraua: 20:00etan etxaflero eta kanpai errepikaz, jaien hasiera; 21:00etan auzo bertso-afaria Iker Zubeldiarekin eta Unai Iturriagarekin, gai-jartzailea Danel Herrarte.
Nacion Funk taldeak NF Soul Station aurkeztuko du, soul, funk, jazz eta hip-hop katalanetik datozen musikarien elkarreraginetik sortutako soul talde amorratua.
Ane Mai Höök-en Sortu, gorde, berpiztu erakusketa Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.