Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Aria taldearen kontzertua. Kalean egitarauaren barruan.
Makil dantzak oinarri dituen Makil hotsak emanaldia egingo du Hika Teatroak Belorrieta auzoan. Munduan orokorrean hedatzen ari diren gerra ahots eta hotsen aurrean antimilitarismoa eta intsumisioa aldarrikatu nahi ditu ikuskizunak, eta topaketaren, askatasunaren eta ospakizunaren gainean hitz egin. Dantzaz gain, ahotsak, testuak eta mugimenduak ere izango dute tokia.
Ane Mai Höök-en Sortu, gorde, berpiztu erakusketa Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.