Portasolgo jaien bezpera: 18:00 Ur jolasak, ur-parkean. 19:00 Pintxo-potea. 20:00 Radarraren aurkako III. lasterketa. Ondoren, Txalainak taldearen kontzertua.
Atzeko kaleko jaien barruan (aurten 100 urte), bingoa gaurko pintxo potean.
Jamaiketako! musika saioa gaztetxean, uztaileko pintxo poteen barruan.
Ane Mai Höök-en Sortu, gorde, berpiztu erakusketa Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.