Ipuinak HH5, LH1 eta LH2 mailetako neska-mutikoendako. Udal liburutegiak antolatuta eta kontalari boluntario taldearen eskutik. Aurrez eman behar da izena.
Jaiei hasiera emateko etxafuegoak jaurtiko dituzte, eta ondoren, kontzertua izango da bi talderen eskutik: Aretxabaletako Nhil eta Oñatiko Bizarro.
Erreusak egitasmoa. Oñatiko ondare etnografikoaren bilduma bateraturantz. Gaurko hitzaldia Juan Martin Elexpuru Arregik (ikertzailea eta baserriko semea) egingo du: 'Antxiña, traktorerik ez zanian..." Nekazaritza, lantresnak eta euren inguruko berbak.
'Mia y Moi' (2021) filma. Zuzendaria: Borja de la Vega. Sarrera da bost euro (gehi gastuak).
'Onin' delako diskoa aurkeztuko du. Sarrerak, zortzi eurotan, hemen.
Lorenzo Askasibar eskultore elgetarraren ibilbidearen gaineko atzera begirakoa. Erakusketa egongo da zabalik Aroztegi aretoan, eta inaugurazio ekitaldia egingo dute 18:00etan. Ekitaldirako gonbidapena beharko da.