Oñatiko Sare Feministaren eskutik, ahalduntze feminista lantzeko tailerra. Izena emateko: hezkuntza@lumaltik.org edo 640 65 67 80.
SOS Arrazakeriak taldearen eskutik, Aniztasun Astearen baitan. Lege aldaketa egon denez, horixe bera azalduko dute.
Brodas Bros taldearen emanaldia. Aurreko ikuskizunetako piezarik esanguratsuenak emanaldi bakarrean batu dituzte. Sarrerak, hamar euro.
Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi direla diotenei aurka egitera gatoz. "Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, sexualitateaz, beldurraz, biolentziaz eta hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Antzezleak: Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilaria)Sarrerak: 5€ (aldez aurretik kiroldegian)
'Escames', 'On my way' eta 'Carne' film laburrak emango dituzte. Sarrerak, hiru euro.
'Aquellos que desean mi muerte' (AEB, 2021) filma. Zuzendaria: Taylor Sheridan. Sarrera da bost euro (gehi gastuak).
2013tik 2020ra egindako lanak erakutsiko ditu margolari bergararrak, maiatzaren 23ra arte. Guztiak, naturako paisaiak.