Joxe Mari Iturralde idazleak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzea.
Idazketa lantegia Joxe Mari Iturralderekin. Bi talde: 17:00etan eta 18:30ean
2021eko auzoko jaien egutegia zehaztu, dirulaguntza lerroak adostu eta COVID-19aren aurrean hausnartuko dute.
Taldearen musika ibilbidea jaso dute Koklea diskoan. Hori aurkeztuko dute. Sarrerak, hamar euro.
'La chica del brazalete' filma (Frantzia, 2019). Zuzendaria: Stéphane Demoustier . Iraupena: 95 minutu. Gaur ikuslearen eguna da.
Caritasek egindako bilduma ikusgai, gaurtik hilaren 28ra arte.
Mabel Medina Valenzuelaren erretratua ikusgai, gaurtik hilaren 28ra arte.
Martxoaren 6ra arte ikusgai egongo da.
Erakusketak CVCEPHOTO lehiaketaren seigarren edizioko irudi irabazleak biltzen ditu, eta mendiarekin lotutako hainbat kirol diziplinetako irudi zoragarriak ikusteko aukera izango da. Erakusketa, Zaldibar antzokiko kristalezko sarreran egongo da ikusgai, kanpotik ikusteko moduan.