Gaztandegia eta artegia ezagutu. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea: turismo@debagoiena.eus 943 79 64 63
Debagoieneko mintzalagunendako Santa Katalina Lorategi botanikora irteera izango da martxoaren 15ean.
Santa Eulalia parrokiara bisita eta ondoren auzoko txakolina dastatzeko esperientzia. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea: turismo@debagoiena.eus 943 79 64 63
Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta, Aralar mendikatera irteera. Guardetxe-Hirumugarrieta (1430 m)-Larraitz. Luzera, 19Km; 700 m-ko desnibela; 6 ordu inguru.
Koben Eguna da gaur, Lurpean elkarteak antolatuta. Gaur, Arrikrutzeko 53 galeriako bisita turistikoa erdi prezioan burutu ahal izango da. Aurrez erreserba egitea eskatzen da 943 08 20 00 telefonoan.
Oñatzen 50. urteurrenaren baitan, taldeko neska-mutikoei zuzendutako jai eguna. Goizean, 'Altxorraren bila' ibiliko dira eta elkarrekin bazkaldu ostean gidatutako dantzak egiteko aukera izango dute plazan, gurasoekin eta gura duten herritar guztiekin batera. Talde argazki erraldoia aterako dute 'Gorularien' arroparekin
Aloñako Lagunak antolatutako zuhaitz eguna gaur, Unaimendin (Durun).
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako tailer hau, martxoaren 15ean izango da, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Maria Teodocia Juncayk gidatuko du gaztelaniazko solasaldia. Doakoa izango da. Laguntza behar duten pertsonak zaintzen dugun esperientziaren bidez, gure lekua hartzen ari gara profesionalen eszenatokian, gure lana onartu eta ikusarazteko, konpromisoa hartuz eta gizarte honen ongizatean ekarpena eginez. Emakume etorkin garenok bizitzen laguntzen dugu.
Martxoaren 8ko egitarauaren barruan.
Oñatiko musika bandaren kontzertua gaur
Txistulari bandak emanaldia eskainiko du udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
'Bonnie Bears. Abentura historiaurrean' filma, gaztetxoendako. Sarrera da lau euro
Familian jolasean egitasmoari esker 8 urte arteko neska-mutikoek eta horien familiek domeka arratsaldetan zabalik izango dituzte Okendo ludotekako ateak.
Oliver magoaren Balio magikoak ikuskizuna, 18:00etan, Espaloia kafe antzokian. 4 urtetik gorako neska-mutikoendako saioa. OHARRA: Emanaldi hau bertan behera gelditu da. Ez da egingo.
Martxoaren 8ko egitarauaren barruan.
'Hasta que la boda nos separe' filma (Espainia, 2020). Zuzendaria: Dani De La Orden. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean. Sarrera da bost euro
Grunbaum, Fink eta Gerron komiko ospetsuak izan ziren XX. mendeko berlindar kabaretean. Larrutik ordaindu zuten botereari desafi o egin izana. Orain, ia mende bat geroago, kabaret berri batean bildu dira, Simplicissimus-en, dakitena egiten jarraitzeko: jendea dibertitu eta, ahal bada, kontzientziak suspertzeko. Emanaldia Amaia Antzokian izango da, 19:30ean eta sarrera hamar euro izango dira.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako erakusketa honetan, Martxoak 8 kartelak ikusteko aukera izango da. Erakusketa Emakume Txokoan egongo da ikusgai, martxoaren 4tik 18ra bitartean, honako ordutegian: Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 eta egubakoitzean 10:00-14:00.
Martxoaren 8ko egitarauaren barruan. Ordutegia: Hilak 10 eta 11: 10:30-12:00 Hilak 12 eta 13: 18:00-20:00 Hilak 14 eta 15: 12:00-14:00 Hilaren 15ean, bisita gidatua, 12:00etan, Ainhoa Aldazabal dinamizatzailearekin.
Sophia Morales Lopez argazkilari oñatiarraren argazki erakusketa: "Erakusketa honetan , nire ibilbide fotografikoko azken etapan sortu ditudan zenbait argazki aurkituko ditu ikusleak. Erretratuak eskaintzen dizkidan tresnez baliatuz aurrez aipatutako kontzeptuak landu nahi izan ditut". Gaur inauguratuko dute erakusketa eta zabalik egongo da martxoaren 22ra arte