10:30 Umeen kalejira, Kaletik 11:30 Txistor jana, Plaza 17:30 Trokolo pailazoak: In concert, Zaldibar antzokian. Sarrerak doan dira eta aldez aurretik kiroldegian jaso daitezke.Mesedez, aforoa dela eta umeak bakarrik joatea eskatzen dugu, eta lagunduta joanez gero heldu bakar batekin. 18:30 Txokolatea jana (bakoitzak bere edalontzia eraman dezala), Plaza. 18:45 Inauterietako dantzak (Txantxoak, sorgin dantza, Altsasuko inauteriak, Lantzeko zortzikoa eta Kalejira), Plaza.
Sasoibideren irteera honetan, Ikusmen Murriztuari buruzko erakusketa ikustera joango dira. Beti bezala, hitzordua 10:00etan da, Biterin.
Inauterien barruan, Oñatiko inauteri txikia ospatuko dute arratsaldean hiru ikastetxeen partaidetzarekin
Arabako odol bankuko autobusa etorriko da Durana kalera.
Ikusmen murriztuaren inguruko argibideak emango dituzte horren berri biztanleriari zabaltzeko eta gizartea sentsibilizatzeko helburuarekin.
Ostegun Gizen eguna ospatzeko, otartekoa eta dantzaldia eskainiko dute Pake Leku elkartean. Prezioa da euro bat
Ohitura zaharrei jarraituz, Sorgin-dantza, Bergarako Musika eta Dantza eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariek eskainia. Hartza ere aterako da domadorearekin eta San Martin plazan, Barrenkalean, Fraiskozuri eta Iralan egingo dituzte geldialdiak.
'O que arde' filma, zineklubean (Espainia, 2019). Zuzendaria: Oliver Laxe galiziarra
Xabi Bandini musikariaren kontzertua Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Sarrera: 5 euro.
Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.
Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).
Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.
Ikusmen murriztua esperimentatzeko erakusketa egongo da ikusgai Kulturateko klaustroan otsailaren 17tik 21era bitartean. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera, 17:30etik 20:30era.
'Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea' eta 'Lemoizko borroka anti-nuklearra' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan. Natur Eskolako langileek antolatu dute, Ingurumen Jardunaldien barruan. Gaur da inaugurazio ekitaldia. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.