09:00 eta 10:30, Kiroldegian, ZIKLON DAY1:30 orduko indoor txirrindularitza saioak. 09:30, Pilotalekuan, ZUNBA DAY1:15 orduko zunba saioa + strong. Prezioa: Zunba eta spining ikastarokoek, doanKiroldegiko bazkideek, 5 €Bazkide ez direnek, 7 € Izen ematea: Kiroldegian, otsailaren 11ra arte.
Aurreko mendira irteera Eperrak taldeak antolatuta
Udazken-negu denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiko dituzte Arrasateko 30 saltoki inguruk euren establezimendu aurrealdean: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak eta gehiago. Horrez gain: 12:30, Kantu kolore, Herriko Plazan. 18:30, Merkemerkauko elefanteak, Herrian zehar.
Irazan antzerki guneak antolatu duen ikastaroa da, Patricia Urrutiaren eskutik. Hamasei urtetik gorakoei zuzenduta dago. Goiz eta arratsalde izango da: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00. Plazak mugatuak dira eta izena eman behar da: irazan.eskola@gmail.com
Ibon Telleria arkitektoak, Josue Susperregi dendrokronologoak eta Patxi Larrañaga historia ikertzaileak Bergarako sei baserri ikertu osteko emaitzen berri emango dute zapatuan, udaletxean (11:00). XV. mendeko sei baserri ikertu dituzte, haien zurezko egiturak oinarri: Eguren, Monasteriobide, Eizmendi, Eduegi, Olabarri eta Garitao Martisaezkoa; diote ikerketa "arrakasta handikoa" izan dela.
Ludoteka ibiltariak Musakolako Gaztetxokoko ataria izango du elkargunea. Ohi legez, haurrak zein gurasoak eta helduak ongi etorriak izango dira.
MUko Enpresagintza fakultateak egiten duen eskaintza akademikoa eta instalazioak ezagutzeko ate irekiak (aurrez eman behar da izena)
Hainbat arlotan burujabetza lantzen ari diren elkarteekin azoka egingo dute herriko plazan. Besteak beste, Goiener, Izarkom, Koop57 eta Ortuzabal proiektuak ezagutzeko aukera egongo da.
Kantari karaoke saioaren grabaketak egingo ditu Goiena telebistak.
Baserritarren azokan, xaboia egiten ikasteko tailerra antolatu du Udalak. Doanekoa da eta tailerraren amaieran xaboia eramango du etxera partaide bakoitzak.
Ane Gebara ipuin kontalariak Liburutegiko sekretuak saioa eskainiko die 4 eta 5 urte bitarteko neska-mutikoei. Sarrera debalde da.
Txapel Txin etorriko da Aratusteak girotzera. Hona hemen egitaraua: 12:00, Kalejira erraldoi txiki eta gaiteroekin. 13.00, Love truck party. 14:30, Herri bazkaria mojetan. Ondoren, Bingo musikatua. 18:00. AZ Gaubelak Herriko Plazan. 18:30, Love truck party. 19:00 Pregoia eta txapel lehiaketa, Herriko Plazan. Ondoren, txorizo mokadutxoa eta sagardoa. 19:30, Orkresta elektrotxaranga.
Oñatiko inauteri taldeak antolatuta, otsailaren 22an ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. OHARRAK: 2004an edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete. Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko.
Errekaleorreko gaztetxean jardungo dute bihar, zapatua, Konde Basoko Iluek, Bazaar Xanmapelezuin taldekoekin.
Zaldibar Argitu Orain lelopean manifestazioa, zapatuan. Mobilizazioak hiru adar izango ditu eta horietako bat abiatuko da Elgetako plazatik, 16:30ean. Beste bi adarrak Eibartik eta Ermutik abiatuko dira. Eitzagan egingo dute bat hirurek. Maskarekin joateko eskatu dute. Autobusa egongo da Ermutik itzultzeko. Interesatuek Haizea tabernan eman behar dute izena.
Gaztetxoendako eta gurasoendako hitzaldia. Izenburua: Kirolaren alde iluna kriminologiaren ikuspegitik. Hizlariak: Oihane Vergara Pueyo eta Ainara Rankin Elvira. Sarrera irekia.
'Lur eta Amets' animaziozko filma, gaztetxoendako (Euskal Herria, 2019). Zuzendariak: Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce. Sarrera da lau euro
'Dizdaitte' bertsolari gazteen sariketaren bigarren saioa. Bertsolari hauek hartuko dute parte: Maite Sarasola, Ane Zuazubizkar, Txaber Altube, Oihana Arana, Maddi Ane Txoperena eta Urko Arregi.
Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatzeko, arrebaren eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikotea, geroago iritsiko da afarira. Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia barregarri honen protagonistak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Emanaldia 19:00etan hasiko da Seminarixoan eta sarrera zortzi euro izango dira.
Adu filma ikusteko aukera izango da Amaia Antzokian. Drama filma da eta gaur hitzordu bikoitza izango da: 19:30ean eta 22:00etan.
'Lur eta Amets' animaziozko filma, gaztetxoendako (Euskal Herria, 2019). Zuzendariak: Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce. Gaurko emanaldia 19:30ean hasiko da, Amaia Antzokian.
Zientziaren Zikloaren barruan, otsailaren 15ean, ikuskizun berritzailea/bitxia izango da. Itxuraz elkarren oso urruti dauden bi diziplinek, zientziak eta bertsolaritzak, lotura aurkituko dute ziklo honetanohiko mugak gainditu eta jendartera iristeko, Jakinduriak mundue erreko dau! saioaren bitartez. Bost urtekoibilbidea egin ondoren Bizkaia eta Gipuzkoatik zehar, lehen aldiz helduko da saioa Eskoriatzara. Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Andoni EgañaZientzilariak: Iker Badiola ( Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko ikertzailea eta irakaslea). Eider Bilbao,(Plentziako Itsas Estazioko ikertzailea) eta Onintze Salazar ( Euskalmeteko meteorologoa)Aurkezlea: Kike Amonarriz Eguna: otsailak 15, zapatua. Ordua: 19:30 Lekua: Zaldibar antzokia. Hizkuntza: euskara. Sarrera: Doan.
Adu filma ikusteko aukera izango da Amaia Antzokian. Drama filma da eta gaur hitzordu bikoitza izango da: 19:30ean eta 22:00etan.
'1917' filma. 2019ko Sam Mendes ingeles zuzendariaren gerra filma bat da. Sarrera da bost euro
Assata taldeak kontzertua eskainiko du Irati tabernan. Sarrera doakoa da.
Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.
Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.
Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.
Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).
Kzgunean, 9:00etatik 11:00etara, eta otsailaren 17ra bitartean Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet edo smarphone bat erabiltzen ikasteko saioak. Izenematea udaletxean. Doan.
Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.
Hemen duzue Bergarako udal pilotalekuan asteburuan jokatuko diren partiduak iragartzen duen kartela. Animatu!!