Zaldibar Argitu Orain lelopean manifestazioa, zapatuan. Mobilizazioak hiru adar izango ditu eta horietako bat abiatuko da Elgetako plazatik, 16:30ean. Beste bi adarrak Eibartik eta Ermutik abiatuko dira. Eitzagan egingo dute bat hirurek. Maskarekin joateko eskatu dute.
Autobusa egongo da Ermutik itzultzeko. Interesatuek Haizea tabernan eman behar dute izena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.