Astelehena, otsailak 10

12:00

Pentsiodunen elkarretaratzea

Foruen plaza, Oñati | Deia

Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistek deituta

Pentsiodunen elkarretaratzea Foruen plaza

Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistek deituta

16:45

Odol ateratzea

Durana kalea, Aretxabaleta | Deia

Arabako odol bankuko autobusa etorriko da Durana kalera.

Odol ateratzea Durana kalea

Arabako odol bankuko autobusa etorriko da Durana kalera.

18:15

Ze adinetan eman telefono mugikorra seme-alabei eta zertarako?

Euskaldun Berria gela, Oñati | Hitzaldiak

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen formazioaz arduratzeko osatuta dagoen lan-mahaiak antolatutako hitzaldia da. Ze adinetan eman mobila? Zertarako? Erabilera araurik jarri behar da? Eta mugak? Eredu egokia eskaintzen diegu? Galdera guzti hauek erantzuten eta erabilera orekatu bat lortzeko haurrarekin adostasunetara heltzeko orientabideak ematen saiatuko dira hitzaldi honetan. Tailerrean parte hartzeko izena eman beharra dago, eta horretarako bi bide hauetako bat erabili dezakezue: 943 03 77 00 (Ainhoa Moiua) edo ainhoa@onati.eus. (Otsailak 1 aurretik)

Ze adinetan eman telefono mugikorra seme-alabei eta zertarako? Euskaldun Berria gela

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen formazioaz arduratzeko osatuta dagoen lan-mahaiak antolatutako hitzaldia da. Ze adinetan eman mobila? Zertarako? Erabilera araurik jarri behar da? Eta mugak? Eredu egokia eskaintzen diegu? Galdera guzti hauek erantzuten eta erabilera orekatu bat lortzeko haurrarekin adostasunetara heltzeko orientabideak ematen saiatuko dira hitzaldi honetan.

Tailerrean parte hartzeko izena eman beharra dago, eta horretarako bi bide hauetako bat erabili dezakezue: 943 03 77 00 (Ainhoa Moiua) edo ainhoa@onati.eus. (Otsailak 1 aurretik)

18:30

Auzo jaietako batzordeekin bilera

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Batzarra

2020ko egutegia zehaztuko eta eskariak eta likidazioak bideratzeko prozedura nahiz epeak argituko dira.

Auzo jaietako batzordeekin bilera Oñatiko kultura etxea

2020ko egutegia zehaztuko eta eskariak eta likidazioak bideratzeko prozedura nahiz epeak argituko dira.

18:30

Gure gorputzak despatriarkalizatuz

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 10ean hasiko da eta 8 saio izango ditu, astelehenero egingo direnak, 18:30etik 20:30era bitartean. Ikastaro honetan jabetuko gara gure gorputzez eta gure sexualitateaz, eta lan egingo dugu gure pelbisekin, gure umetokiekin, gure baginekin... Arnas eta mugimendu sekuentzien bidez, iratzarriko dugu energia sexuala, eta desblokeatuko ditugu gorputz oskolak eta mugituko dugu energia geldi guztia, gorputza eta sexualitatea liberatzeko lehendik hartutako patroietatik eta eredu hegemonikoetatik.

Gure gorputzak despatriarkalizatuz Arrasateko Emakume Txokoa

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 10ean hasiko da eta 8 saio izango ditu, astelehenero egingo direnak, 18:30etik 20:30era bitartean. Ikastaro honetan jabetuko gara gure gorputzez eta gure sexualitateaz, eta lan egingo dugu gure pelbisekin, gure umetokiekin, gure baginekin... Arnas eta mugimendu sekuentzien bidez, iratzarriko dugu energia sexuala, eta desblokeatuko ditugu gorputz oskolak eta mugituko dugu energia geldi guztia, gorputza eta sexualitatea liberatzeko lehendik hartutako patroietatik eta eredu hegemonikoetatik.

19:30

'Jojo Rabbit' filma

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Jojo Rabbit' filma (AEB, 2019). Zuzendaria: Taika Waititi. Gaur ikuslearen egun da. Sarrera da lau euro

'Jojo Rabbit' filma Zinema aretoa

'Jojo Rabbit' filma (AEB, 2019). Zuzendaria: Taika Waititi. Gaur ikuslearen egun da. Sarrera da lau euro

20:30

'Richard Jewell' filma

Amaia antzokia, Arrasate | Zinema

Richard Jewell filma ikusteko aukera izango da Amaia Antzokian. Drama filma da eta gaur, 20:30ean hasiko da emanaldia.

'Richard Jewell' filma Amaia antzokia

Richard Jewell filma ikusteko aukera izango da Amaia Antzokian. Drama filma da eta gaur, 20:30ean hasiko da emanaldia.

11:00
11:00

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak

Inkernu tabernan, Eskoriatza | Erakusketak

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak Inkernu tabernan

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

17:30
20:30

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa Kulturate

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa

Bergarako udaletxea, Bergara | Erakusketak

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa Bergarako udaletxea

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

18:00
20:00

Xilografia tailerra (linoleo gainean)

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.

Xilografia tailerra (linoleo gainean) Arrasateko Emakume Txokoa

'Igelaren itxuraldaketa' txotxongilo erakusketa

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Erakusketak

Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).

'Igelaren itxuraldaketa' txotxongilo erakusketa Arkupe kultura etxea

Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).

09:00
11:00

Ikastaroa Kzgunean

Elgetako KZgunea, Elgeta | Ikastaroak

Kzgunean, 9:00etatik 11:00etara, eta otsailaren 17ra bitartean Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet edo smarphone bat erabiltzen ikasteko saioak. Izenematea udaletxean. Doan.

Ikastaroa Kzgunean Elgetako KZgunea

Kzgunean, 9:00etatik 11:00etara, eta otsailaren 17ra bitartean Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet edo smarphone bat erabiltzen ikasteko saioak. Izenematea udaletxean. Doan.

12:00
20:30

Iskander Barrenaren argazki erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Iskander Barrenaren argazki erakusketa Aroztegi aretoa

Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»