2020/02/10 18:15 - 19:30

Hitzaldiak

Ze adinetan eman telefono mugikorra seme-alabei eta zertarako?

Ze adinetan eman telefono mugikorra seme-alabei eta zertarako?
Euskaldun Berria gela, Oñati

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen formazioaz arduratzeko osatuta dagoen lan-mahaiak antolatutako hitzaldia da. Ze adinetan eman mobila? Zertarako? Erabilera araurik jarri behar da? Eta mugak? Eredu egokia eskaintzen diegu? Galdera guzti hauek erantzuten eta erabilera orekatu bat lortzeko haurrarekin adostasunetara heltzeko orientabideak ematen saiatuko dira hitzaldi honetan.

Tailerrean parte hartzeko izena eman beharra dago, eta horretarako bi bide hauetako bat erabili dezakezue: 943 03 77 00 (Ainhoa Moiua) edo ainhoa@onati.eus. (Otsailak 1 aurretik)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak